[vc_row][vc_column width=”1/1″][vc_column_text css_animation=”appear”]Eguneraketa garrantzitsua!!!

Gure ikastolako IKT dinamizatzailea den Jokin Lacallek, sekulako lana egin ondoren, komunitatearen esku gune bikain bat jarri du Software libreari buruzko informazio, dokumentazio, tutorialak… ekoiztuz eta argitaratuz. Merezi duelakoan gaudenez, horra hor helbidea:

SOFTWARE ASKEA JAKINTZA IKASTOLAN

Gure ikastolak software librearen aldeko apustua egin zuenean, hausnarketa sakon bat burututa zuen aurretik eta “Software askea irakaskuntzan” (PDF 100Kb) izeneko dokumentuan oinarritu opensourcezuen hausnarketa hori.

Dokumentuan asko dira aipatzen diren arrazoiak urrats hau emateko, horietatik garrantzitsuenak aipatuko ditugu hemen:

  • Software askea hezitzailea da
  • Software askea eraikitzailea da
  • Software askea etikoa da
  • Software askea legala da
  • Software askea anitza da
  • Software askea merkea da

Software askea

Dagoeneko, gure ikastolako ordenagailu guztiek Ubuntu izeneko sistema eragile askea dute eta horietan instalatuta dagoen software gehiena lehendik ezagutu dute gure ikasleek. Nolanahi ere, jende askok oraindik ez daki software libreko aplikazio ugari prestatuta dagoela sistema eragile ezberdinetan funtzionatzeko. Hori dela eta, jarraian, Windows sistema eragile pribatiboan instalatu daitekeen software libreko aplikazio garrantzitsuenen gida jartzen dizuegu.

Internetfirefox-logo

Ofimatika

openoffice

gimp-splashIrudiak

  • Gimp Irudiak editatzeko (Photoshop famatuaren parekoa)
  • Inkscape Irudi bektorialak editatzeko
  • Blender 3D edizioa
  • Tux Paint Marrazkiak umeentxat

Multimedia

    • VLC Bideo-Audio erreproduktorea

audacity

Hezkuntza

fisikalab

Aplikazio horiek guztiak eta askoz ere gehiago honako direktorio honetan topatu ahal izango duzue: SourceForge eta Windows-erako eskuragarri dauden aplikazio askeak Open Source For Windows izeneko gunean.

Sistema eragile askeak

Baten bat animatzen bada eta Windows sistema eragilea ez ezik, beste sistema eragile askeak frogatu nahi baditu, jarraian doakizue hori gauzatzeko dauden aukera ezberdinetako batzuk:

Distribuzioakubuntu-pc

Windows kendu gabe, aukera ezberdinak

  • Ubuntu instalatu Windows-en gainean: Wubi
  • Sistema eragile ezberdinak CD batetik abiarazteko: Live CD distribuzioak (Ubuntu, Gnoppix, Suse, Knoppix, CentOS, Gentoo eta Slax)

gnu-linux

Tutorialak

Elgoibarko IMH (Makina Erremintaren Institutua) lan bikaina egiten ari da Software askearen hedapenean eta tutorial bikainak prestatu eta guztion eskura jarri dituzte. Merezi du bueltatxo bat ematea prestatuta dituzten tutorialen aurkibidea ikusteko. Guk, gure ikasle, irakasle eta gurasoentzat interesgarrienak izan daitezkeenak azpimarratu nahi ditugu hemen:

EuskalGNU gunean bideo-tutorial interesgarriak jarrita daude eta jaisteko aukera ematen dute: Bideo-tutorialak

Gazteleraz dauden arren, Educared-en ere tutorial ugari topa dezakegu: Educared tutorialak[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]