Txanela Proiektua – Lehen Hezkuntza
Txanela proiektua derrigorrezko lehen hezkuntzako ikas materiala da. Haur Hezkuntzan Urtxintxa proiektuarekin hasitako ibilbidearen jarraipen modura aurkezten den proiektu honek, bi etapen arteko zubi lana batetik eta Lehen Hezkuntzaren oinarriak finkatzen laguntzearena bestetik ditu helburu. Lehen Hezkuntza etapa zabala den heinean (6-12urte), eta ziklo bakoitzak bere zeregina duenez hezkuntza prozesuan, hauen arteko eta beste etapekiko loturak zainduaz curriculum eskaintza koherente, bateratu eta egokia eskaintzeko asmotan sortua.
Lehen Hezkuntzako proiektuak, TXANELA proiektuak alegia, Haur Hezkuntzako URTXINTXA proiektuak biltzen dituen hainbat ezaugarri gordeaz, haurren garapena sustatzeko elementu berriak ere eskaintzen ditu.
TXANELA PROIEKTUAK, besteak beste, honoko ezaugarriak lituzke:
Ezaugarri nagusiak
Haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua
- Gaitasunen garapenean oinarritua
- Ikaskuntza esanguratsua eskaintzen duena eta ikasle aktiboaren bila dabilena
- Haurraren etengabeko motibazioa bultzatzen duena
- Aniztasuna errespetatzen duena
- Balioen eta jarreren hezkuntzarekin konprometitua
Euskal Herri osorako egina
- Herrialde guztietako erreferentziak jasotzen dituena
- Jatorriz euskaldun nahiz erdaldun diren haurrak euskaraz eta curriculum bateratuan hezteko proposamena
- Curriculumaren euskal dimentsioari garrantzia ematen diana
- Euskalduntasunetik abiatuz, kultura unibertsalerako bidea egiten duena
Diseinu bateratu eta eraginkorra
- Derrigorrezko Hezkuntzarako curriculum deskribapen bateratua
- Hezkuntza asmoak argi eta zuzen azaltzen dituena
- Irakasleen berrikuntzaren eta trebakuntzaren bultzatzailea
- Edukiak lantzeko era askotako euskarriak integratzen dÃtuen proiektua
Zehar lerroak
- Sexu-berdintasunerako hezkuntza eta hezkidetza
- Giza eskubideak, harremanak eta Bake Hezkuntza
- Osasun Hezkuntza
- Kontsumorako Hezkuntza
- Gizarte-komunikabide Hezkuntza
- Bide-Hezkuntza
- Globalizazioa
- Ikuspegi eraikitzailea
- Ikaslearen kudeaketarako taldekatzeari eta elkarrekintzari buruzko deskribapenekin
- Denboraren, espazioaren eta baliabideen ustiaketarako orientabideekin
- Gurasoekiko harremanak bideratzeko proposamenekin
Txanela Proiektua etengabe berritzen eta egokitzen ari den proiektua izanik, 2008-2009 ikasturtean, abian jarri zen proiektu bat Txanelako jarduerak IKT baliabideak erabiliz burutzeko. Gure ikastolako irakasle baten parte hartze handia izan zuen egitasmo horrek ez du papera eta arkatza ordenagailuaren teklekin ordezkatu nahi, aitzitik, harago doan egitasmo bat izan nahi du. Izan ere, IKT jarduera horiekin lan egiteko metodologia aktiboagoa bilatu nahi izan da IKT baliabideek eskaintzen dizkiguten aukera osagarriei ahalik eta etekin handiena ateratzeko asmoz.
Gainera, egitasmo horretarako ekoiztu diren jarduera guztiak, Interneten jarrita daude guztion eskura ondorengo web orrian: Txanela Proiekturako IKT jarduerak.
Une honetan, 1 eta 3. ziklorako jarduerak dira argitaratuta daudenak. 2. zikloko jarduerak, baliabideek aukera ematen duten heinean, joango dira jartzen.
Txanela eta oinarrizko konpetentziak
- Sarrera
- Ikasten eta pentsatzen ikasi
- Komunikatzen ikasi
- Elkarrekin bizitzen ikasi
- Norbera izaten ikasi
- Egiten eta ekiten ikasi
Dokumentazio garrantzitsua
- Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza (5. eta 6. maila)
- Lehen Zikloa – Bigarren zehaztapen maila
- Bigarren Zikloa – Bigarren zehaztapen maila
- Amaierako helburuak (Euskara – Gaztelania)
- Etapa amaierako hizkuntzako helburuak eta ebaluazio irizpideak






















[...] proiektuaKalitateaBizikidetza proiektuaUrtxintxa Proiektua – Haur HezkuntzaTxanela Proiektua – Lehen HezkuntzaOstadar Proiektua – [...]
[...] proiektuaKalitateaBizikidetza proiektuaUrtxintxa Proiektua – Haur HezkuntzaTxanela Proiektua – Lehen HezkuntzaOstadar Proiektua – [...]
[...] proiektuaKalitateaBizikidetza proiektuaUrtxintxa Proiektua – Haur HezkuntzaTxanela Proiektua – Lehen HezkuntzaOstadar Proiektua – [...]
[...] proiektuaKalitateaBizikidetza proiektuaUrtxintxa Proiektua – Haur HezkuntzaTxanela Proiektua – Lehen HezkuntzaOstadar Proiektua – [...]
[...] proiektuaKalitateaBizikidetza proiektuaUrtxintxa Proiektua – Haur HezkuntzaTxanela Proiektua – Lehen HezkuntzaOstadar Proiektua – [...]
[...] eginiko lan eta erakutsi duzuen jarrera bikainengatik. Txanela Proiektua da gure Lehen Hezkuntzan lantzen dugun proiektu globalizatua. 3. mailako ikasleek orain arte [...]