Kalitatea

kalitatealanarenondorioada


Urrezko Q-a

Urte asko dira jadanik Erabateko kalitatearen aldeko apustua egin zuela Jakintza ikastolak. Euskal Herriko beste erakunde askok bezala, Euskalit, Kalitaterako Euskal Fundazioaren aholkuak eta laguntza gertuan izan ditugu.

Eguneroko lana prozesuen eta beraien hobekuntzen bidez gauzatuz, talde lana izan da bere balio nagusia, talde lanean oinarritzen da eta talde lanak aberasten du.

Urte hauetan egindako ibilbidea lekuko, Etengabeko Hobekuntza eta Berrikuntzan oinarritutako kultura barneratu eta bere egin du.

Ondoren aipatzen dira urte hauetako gertaera nagusiak:

  • 1995. urtean EFQM ereduaren berri izan eta gure eskaera egiten dugu Euskalit-era ereduaren ezagutza eta , bide batez, formazioa jasotzeko.
  • 1996. urtean Ikastolako Zuzendaritzako bi partaide Zamudiora zuzentzen dira, bertan EFQM ereduaren inguruko formazioa jasotzen hasten dira.
  • 1997. urtean Ikastolan EFQMko taldea sortzen da eta lehenengo autoebaluazio burutzen da. Zuzendaritzako kideen formakuntzak jarraitzen du Euskalit-en
  • 1998. urtean Prozesuen inguruko formazioa jaso ondoren, ikastolan poliki – poliki aplikatzen hasten gara. Horretarako klaustroko 3 irakasleek jasotzen dute prozesuen inguruko formazioa. Zuzendaritzako kideen formakuntza jarraitzen du.
  • 1999. urtean Gogoeta Estrategikoko prozesua burutzen da. Lehentasun nagusiak finkatzen dira. Prozesuen hedapenak jarraitzen du eta Zuzendaritza Taldearen formazioak ere bai.
  • 2000. urtean Bigarren autoebaluazio burutzen dugu. Bertan identifikatzen diren lehentasunak martxan jartzea izango da hurrengo erronka.
  • 2001. urtean Ikastolako kudeaketan EKKS prozesu sistema ezartzen dugu. Prozesu sistema hau ikastetxe osoko sarean ipintzen da. Prozesuen bidez jardutea erabat zabaltzen da ikastola osora. Euskalit-ek banatutako Kalitatearen Diploma lortzen du Jakintza Ikastolak.
  • 2002. urtean Jakintza Ikastolak, zilarrezko Q-a lortzeko duen konpromisoa berretsiz, bere memoria idazten du. Aldi berean, Euskalit erakundeari kanpoko ebaluazioren eskaria egiten dio. Urrian zilarrezko Q-a lortzen dugu.
  • 2003. urtean Gure EKKS sistema sakonduz jarraitzen dugu. Horretarako sistematizatuta ditugun prozesuak, dagokien prozesu sistemetan kokatzen ditugu.
  • 2004. urtean Jakintza Ikastolak, urrezko Q-a lortzeko duen konpromisoa berretsiz, bere memoria idazten du. Aldi berean, Euskalit erakundeari kanpoko ebaluazioren eskaria egiten dio.
  • 2005. urtean Jakintza Ikastolak, urrezko Q-a lortzeko duen konpromisoa berretsiz, bere memoria idazten du. Aldi berean, Euskalit erakundeari kanpoko ebaluazioren eskaria egiten dio. Azaroan urrezko Q-a lortzen dugu.
  • 2006. urtean Euskalitek antolatzen duen praktika onenen sarian lehenengo saria jaso du Ikasleen kuaderno digitala proiektuak.
  • 2007. urtean Interneten erabilera heziketan dela eta, Argia saria lortzen du IKTeroak blogak. Estatu mailako, gelako blog oneraren saria lortzen du Euskaljakintzak
  • 2008. urtean Gipuzkoako Aldundiak antolatzen duen Gipuzkoa Kirolak Saria lortzen du Jakintza ikastolak.