Euskaraz Bizi proiektua

Zer da “Euskaraz Bizi”?

argitxo-egutegi_200Euskal Herrian, normalizazio bidean aurreratu nahi bada, eguneroko bizitzan, eskola eremuan zein norbanakoen harremanetan GURE IKASLEEK EUSKARAREN HAUTUA EGIN DEZATEN nahi badugu, hainbat estrategia eta baliabide eskaini beharra dugu. Horrexetarako sortu zen Euskaraz Bizi, eta horretantxe dihardu: euskararen aldeko etengabeko kinadak eginez, euskararen aldeko jarrerak sistematikoki landuz (material egokia hautatuz eta hilero-hilero era progresiboan landuz), norbanakoaren subjektibitatean era gozoan eta sistematikoan eraginez eta euskaraz hitz egiteko ohiturak sendotuz, horretarako gure ikasleen komunikazio beharrak bete ahal izateko erabilera esparruak zabalduz.

aargitxotxikia

Argitxoren egutegiarekin jolasean

Ikasturte hasiera guztietan gure geletara eta baita gure Ikastolako gaztetxoenen etxeetara “Argitxoren egutegia” iristen da. Egutegi arrunten moduan honek ere badu bere zer egina; zein egunetan bizi garen adierazi, baina horretaz gain baditu beste erabilpen batzuk ere eta horietako bat “gure hizkuntzaz gozatzea” da.

Hilabeteko egutegiak jolas berri bat erakusten digu. Ikasleek Ikastolan ikasten dute hori irakaslearekin batera, baina esan dugunez askok etxean ere egutegia dutenez, aitatxo, amatxo, aitona, amona edo beste senideekin praktikan jartzeko aukera ere badute. Jolas bakoitzak badu bere abestia eta, honen bidez, abesti hauek irakasle eta gurasoen eskura jartzea pentsatu dugu, zuek ere Argitxo, ikasle eta seme-alabekin jolasean has zaitezen.

2009 – 10 egutegia

Maritxipi

Abestia entzuteko edo jaisteko, klikatu goiko izenburuan.

ARGITXO-1AZALPENA:

Jolaskide guztiak biribilean jarriko dira, barrura begira, eta beste jolaskide bat erdian biribilketan hasiko da. Besteak txaloka eta abesten ariko dira. Abestian “dantzatzen” esaterakoan, erdikoa jolaskideren baten aurrean jarriko da eta mugimendu batzuk egingo ditu, biribileko horrek imita ditzan. Abestia bukatzean, erdiko jolaskideak bere aurrean dagoenari besotik helduko dio, eta biribilaren erdian dantzatzen hasiko dira, abestia hasieratik abestuz.

LETRA

Kalean nindoala
Maritxipi ikusi nuen
eta erakutsi zidan
Maritxipi dantzatzen
Dantza txipi txipi
dantza txipi txo
dantza txipi txipi
baina dantzatu ondo

Atso itsua

Abestia entzuteko edo jaisteko, klikatu goiko izenburuan.

AZALPENA

Itsuak besoak aurrealdera luzatuko ditu eta gainontzeko jolaskideek hatz banatatik helduko diote. Jolaskide guztiek itsuari bi aldiz abestuko diote: ATSO ITSUAREN ETXEAN, ATSO ITXUAREN ETXEAN… Itsuak erantzungo die: UNTXI AHOTSA ENTZUN ZEN. Itsuak azkenengo hitza aipatzerakoan (ZEN hitza), partaide guztiek hatzak askatuko dizkiote eta korrika alde egingo dute. Itsuak hitz hauek oihakutuko ditu ahalik eta azkarren: BAT, BI, HIRU, LAU, GELDI! GELDI gitza esatean, korrika ari direnek dauden tokian gelditu behar dute. Itsuak jolaskide jakin baten ahotsa entzun nahi duela esango du. Itsua jolaskide horren ahotsa entzun duen tokirantz joango da, eta jolaskide hori harrapatzen saiatuko da.

LETRA

ATSO ITSUAREN ETXEAN
ATSO ITSUAREN ETXEAN
UNTXI AHOTSA ENTZUN ZEN

Bideoa

Planetak

Abestia entzuteko edo jaisteko, klikatu goiko izenburuan.

AZALPENA

argitxo_haizeaGoman sartu eskuineko hanka, gero ezkerrekoa, eta gomaren beste alderantz pasatu, pauso berak eginez. Ondoren, eskuineko hankarekin goma azpitik heldu, hurrengo gomaren gainetik pasatu, eta ezkerreko hanka bertan sartu. Gero eskuineko hanka atera, ezkerrekoa ateratzeko. Mugimendu hori errepikatu egiten da.

LETRA

ZENBAT DIREN PLANETAK
EZETZ JAKIN ORAIN BERTAN
BEDERATZI BIRIBIL
GALDU BARIK HOR DABILTZ

MERKURIO, ARTIZARRA
LURRA, MARTE, JUPITER
SATURNO, URANO, NEPTUNO
PLUTON URRUN ETA AZKEN

Kantauriko itsasoan

Abestia entzuteko edo jaisteko, klikatu goiko izenburuan.
argitxo_saltoka
AZALPENA

Jokalariak sokaren erdialdera sartu eta abestia bukatu arte saltoka irauten saiatu behar du. Abestiaren arabera, sokari eragiteko modua aldatuko da, ordea. Hasieran azpitik eragin behar zaio sokari, eta abestiaren erdialdera goraka. “Hemendik hara” esaten denean, sokari eragiten diotenak alde batera eta bestera mugituko dira, eta erdian saltoka ari denak haiekin batera mugituko beharko du.

LETRA

KANTAURIKO ITSASOAN
OLATUAK GORAKA
ITSASONTZI BAT IRTEN DA
UR HANDIEN ARTEAN
HEMENDIK HARA
HANDIK HONA
HEMENDIK HARA
HANDIK HONA

argitxo_eserita

Urtarrilean jaio dena

Abestia entzuteko edo jaisteko, klikatu goiko izenburuan.

AZALPENA

Abesti honetan hilabete guztiak aipatzen dira binaka-binaka. Jaio garen hilabetetik aurrera dantzatzea egokitu zaigu. Abestiak esaten dizkigunak bete beharko ditugu.

LETRA

URTARRILEAN JAIO DENA ZUTITU DADILA
OTSAILEAN JAIO DENA ZUTITU DADILA
SALTO SALTOKA
LAGUNAK AGURTUZ
AGUR, AGUR, AGUR, ITXARON
GELDI GELDI EGON

Botxo

AZALPENA

Lurrean zulo bat (botxoa) egingo da. Jolasaren helburua botxoan ahalik eta fruitu gehien sartzea da. Lehen jokalariak beste jokalarien fruitu bana hartuko du, eta fruituak banan-banan marra batetik jaurtiz, botxoan sartzen saiatuko da. Sartzen dituen fruitu guztiak beretzat izango dira. Hurrengo jokalariak botxotik kanpo geratu diren fruituak hartuko ditu eta horiek botxoan sartzen saiatuko da, marra batetik jaurtiz. Horrela jarraituko dute jokalari guztiek, txandaka, fruitu guztiak botxoan sartu arte.

Joko honek ez du abestirik.

argitxo_flexioak

Kafe Frantses

Abestia entzuteko edo jaisteko, klikatu goiko izenburuan.

AZALPENA

Jokalari guztiak ilaran jarriko dira eta biribila osatuko dute. Abestia abesten duten bitartean mugimendu batzuk egin beharko dituzte, kantua aurrera doan neurrian, geroa eta mugimendu zailagoak egin beharko dituzte.

LETRA

KAFE FRANTSES BATE(A)N
MINUE DANTZATZEN
KAFE FRANTSES BATE(A)N
MINUE DANTZATZEN
MINUE, MINUE
MINUE DANTZATZEN
KAFE FRANTSES BATE(A)N
MINUE DANTZATZEN

Ardoa, ogia eta gazta

Abestia entzuteko edo jaisteko, klikatu goiko izenburuan.

AZALPENA

Jolaskide bat sokara sartuko da, eta leloaren hitz bakoitzeko salto bat egin beharko du. “Gatza” hitza esatean, sokari bizkorrago eragingo zaio, eta jokalariak egiten duen salto bakoitzarekin batera “gatza” hitza errepikatuko dugu, jokalariak huts egin arte.

LETRA

ARDOA,
OGIA
ETA GATZA,
GATZA, GATZA, GATZA…

argitxo_kanikak

Aurpegi etxea

Abestia entzuteko edo jaisteko, klikatu goiko izenburuan.

AZALPENA

Abesti hau abesten dugun bitartean abestian azaltzen diren atalak ukituz joan beharko dugu eta esaten diguna antzeztuz. Bukaeran, sudurra txirrina joko bagenu bezala ukituko dugu…

LETRA

GORPUTZEAN GORA GOAZ
POLIKI-POLIKI
BEGIRA HOR AURPEGIAN
DAGOEN ETXEA
GORAN DAGO TEILATUA
BEHERAGO LEIHOAK
ATEA IREKITZEKO ERABILI TXIRRINA
TXIRRIN-TXIRRIN, TXIRRIN-TXIRRIN

Txintxina Mintxina

Abestia entzuteko edo jaisteko, klikatu goiko izenburuan.
AZALPENA

Taldea biribilean jarriko da, kide bat erdian dela. Abestia esaten duten bitartean, erdikoak kideak hatzarekin seinalatutako azken kidea izango da hurrengo jolasean beteko duena.

LETRA

TXINTXINA MINTXINA SUTARA
BARBARA TXIKITENA
GAZTAINA GORA, GAZTAINA BEHERA
TXUKUTU TXAKUTU KANPORA

Anboato

Abestia entzuteko edo jaisteko, klikatu goiko izenburuan.

argitxo_zalantzanAZALPENA

Taldekideek bi lerro osatuko dituzte, eta lerroak aurrez aurre jarriko dira, erdian tarte bat utzita. Lerro batean hiru jolaskide egongo dira, eta bestean gainontzeko guztiak. Lerro luzeko jolaskide bakoitzak aurrez erabakitako multzo baten barruko izen bat aukeratuko du eta beste lerroko hiru jolaskideek izen hori zein den asmatzen saiatu behar dute. Hori dena abestuz egingo dute; aukeratutako izena asmatuz gero, izen hori zegokion jolaskideak haien lerrora aldatu beharko du…

LETRA

ANBO ATO
MATARILE RILE RILE
ANBO ATO
MATARILE RILE RO

ZER NAHI DUZU
MATARILE RILE RILE
ZER NAHI DUZU
MATARILE RILE RO

(…) BAT NAHI DUT
MATARILE RILE RILE
(…) BAT NAHI DUT
MATARILE RILE RO

Bai:
HEMEN DAUKAZU
MATARILE RILE RILE
HEMEN DAUKAZU
MATARILE RILE RO

Ez:
EZ DAUKAGU
MATARILE RILE RILE
EZ DAUKAGU
MATARILE RILE RO

Etxetxoa

Abestia entzuteko edo jaisteko, klikatu goiko izenburuan.

AZALPENA

Imitaziozko jolas honetan, jokalari batek abestiaren esaldiak esan behar ditu, eta gainerako jolaskideek errepikatu, bai hark abestutakoa bai egindako keinuak. Abestia gidatuko duen jolaskide aldatuz joango da, txandaka, eta aldiko abesteko modu bat erabiliko dute gidariek. Lagun guztiak gidari izan direnean bukatuko da jolasa.

LETRA

NIK ETXETXO BAT DAUKAT
EDERRA EDERRA
ATEA JOTZEN DUT
HORRELA ETA HORRELA

LEIHOAK IREKITZEN
HORRELA ETA HORRELA
ETA TXIMINIATIK
KEA GORA GORA DOA

argitxo_pankarta_2

2008 – 09 egutegia

2006 – 07 egutegia

“Xaximiku” CDa

Iruzkin bat to “Euskaraz Bizi proiektua”

  1. [...] garaNon gaudeHistoriaIrakasleriaProiektuakIkasys ProiektuaIKT ProiektuaHizkuntz ProiektuaEuskaraz Bizi proiektuaEleaniztasun proiektuaKalitateaBizikidetza proiektuaUrtxintxa Proiektua – Haur [...]