Ikastolen VI. Batzarra
2009ko urtarrilaren 24an ikastola guztiok hitzordua dugu Donostiako Parke Teknologikoan (Mikeletegi Pasalekua, 53), bertan ospatuko baitugu Ikastolen VI. Batzarra…
“Villafrancatik Ordiziara, historiaz jositako bidea” liburuaren aurkezpena
Eusko Ikaskuntzak eta Ordiziako Udalak herriaren historiari eskainitako argitalpena aurkeztuko dute asteartean, abenduaren 30ean, Barrenan
Tontxu Campos ikastolan izan da
Gaur eguerdian, gure ikastolan ustekabeko bisita bat izan dugu: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua den Tontxu Campos.
Euskara ikasteko diru-laguntzak emateko oinarriak
008-2009 ikasturtean euskara ikasteko diru-laguntzak emateko prozedura arautzen duten oinarriak…
Hizketaldia: Finantza krisia; eta orain zer?
Joseba Barandiaran Andueza ekonomialari legazpiarrak hitzaldia emango du datorren asteartean (azaroak 4) Ordizian. Hitzaldia 19:00etan hasiko da, D’Elikatuz gunean.
Txertatu zure bizitzan IKTak
Ekimenaren helburu nagusia, IKT arloan pertsona helduen sentsibilizazioa eta prestakuntza.bultzatzea da.
Euskara hobetzen jarraitzeko aukera
Esan beharrik ere ez dago ikastolaren zeregin nagusienetakoa dela euskara eta euskal kultura lantzea eta sustatzea. Ildo horretan kokatzen da, besteak beste, gure ikasleekin eta gurasoekin euskararen ezagutza eta erabilpena indartzeko egiten dugun ahalegina.
Aurreko ikasturteetan egin den moduan, aurten ere, Jakintza ikastolak oso ikastaro berezia antolatu du zuentzat, gurasoentzat.
Seme/alabak ikastolan dauden bitartean zuen euskara maila [...]
2008-2009 IKASTURTERAKO DIRU-LAGUNTZAK
Diru-laguntzak ondorengo ikasmailetarako eska daitezke:
Haur Hezkuntza (2. Zikloa)
Lehen Hezkuntza
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)
Batxilergoa (DBHO)
Hezkuntza Berezia
LAGUNTZA MOTAK
Ikaskuntzarako Laguntza
Material Didaktikorako Laguntza
Jangelarako Laguntza
Konpentsazio Laguntza
Eskabide orria ikastolako bulegoan eskatu behar duzue.
Iaz beka jaso zuten familietako GURASOAK [...]
Ikasturte hasierako egunak
Irakasleok dagoeneko ikasturte berriari hasiera eman badiogu ere gure ikasleek oporretako azken egunak aprobetxatzen hasi dira. Laster eman diogu hasiera ikasturte berriari, hain zuzen ere, hauek izango dira aurkezpen egunen data eta ordutegiak:
Irailaren 5ean, DBHko aurkezpena egingo dute 11:00etan San Inazion.
Astelehenean, hilak 8, Haur Hezkuntzako aurkezpena egingo dute Villa Eugenian eta Lehen Hezkuntzakoa San Inazion, [...]










