Albisteak

AZTERKETAK EUSKARAZ

2024-03-22T09:53:00+01:00

Jakin badakigu, hainbeste maite dugun euskara, hizkuntza gutxitua dela eta gaur egun duen egoera oso kaxkarra dela. Erronka handiak ditugu gainditzeko gure hizkuntza indartu eta hedatu dadin, baina ez dugu amore emango. Oraingoan, Iparraldeko Ikastoletako ikasleek jasaten duten erasoari aurre egiteko martxan jarri duten ekimenarekin bat egin nahi dugu AZTERKETAK EUSKARAZ egiteko eskubidea aldarrikatuz. GORA IKASTOLAK !! GORA EUSKARA!!!!

AZTERKETAK EUSKARAZ2024-03-22T09:53:00+01:00

BADATOR… KORRIKA!

2024-03-21T11:48:52+01:00

Hasi da atzera kontaketa. Eguntxo batzuk baino ez dira falta 23. Korrika Ordiziatik pasatzeko, eta mezu honen bidez gure komunitatearen kilometroen berri eman nahi dizuegu. Guztira lau kilometro erosi ditugu aurtengoan: jangelakoa, ikastolarena, langileena eta ikasleena. Bai, ikasleena ere lortu dugu! Aupa gu! Ohar honen bidez gure tarte edo kilometroetan lekukoa eramango duten ordezkarien atzetik korrika egitera animatzen zituztegu. Gure euskal komunitatea sendotzeko aukera polita, ezta? Horretarako jantzi dezagun denok ikastolako kamiseta urdina. Jarraian dituzue lau kilometroen zenbakiak eta kokapen zehatzak: Kontuan izan gureak BIGARREN BUELTAN izango direla. Gutxi gorabehera 11:53an. Jakintza ikastolako jangela, Nahia: 2403 Km Lekukoa hartzeko lekua: https://maps.app.goo.gl/Xyvy31ZWkQd6e16d8 Lekukoa [...]

BADATOR… KORRIKA!2024-03-21T11:48:52+01:00

APRIRILEKO MENUA (2024)

2024-03-21T11:40:19+01:00

Udaberriko oporretan bildutako indarrak galdu ez daitezen gure jangelako kideek menu oso eta orekatua prestatu digute! On egin! Ikusteko: Apirileko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak

APRIRILEKO MENUA (2024)2024-03-21T11:40:19+01:00

[LH3] 7 mirariak

2024-03-20T14:28:49+01:00

3.mailako ikasleek 7 mirarien proiektuan barrena askotariko lanketak egin dituzte; hala nola, irteerak, hitzaldiak, errezetak, plastikako lanak, gutunak... eta hemen laburpen bideoa duzue ikusgai. Miraria, miraria!

[LH3] 7 mirariak2024-03-20T14:28:49+01:00

[OHARRA] KOREOGRAFIA

2024-03-14T09:05:12+01:00

Aurtengo Kultur Astearen egitarauaren barnean, besteak beste, DBH eta BATXILERGOKO ikasleek, euskal dantzei buruz eskainiko diguten koreografia aipatu nahi dizuegu. Ekitaldia martxoaren 22an, ostirala, eguerdiko 12:00etan izango da Majori Kiroldegian.  Saioak 60 minutu iraungo du, uste dugu oso ekitaldi polita izango dela eta, ohar honen bidez gonbitea luzatzen dizuegu bertara hurbiltzeko eta elkarrekin ikuskizunaz gozatzeko.  DBH eta BATXI ko tutoreak Dentro del programa de la Semana Cultural, queremos informaros sobre la coreografía de bailes vascos que l@s alumn@s de la ESO y BACHILLER nos ofrecerán este año. El acto tendrá lugar el 22 de MARZO, viernes, a las 12:00 en [...]

[OHARRA] KOREOGRAFIA2024-03-14T09:05:12+01:00

MARTXOAREN 8AN HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK KALERA

2024-03-08T17:40:24+01:00

Martxoaren 8a dela eta, herriko kaleak dantzaz girotu ditugu. Emakumeen aldarriko domina zintzilikatu die Peru artzaina, Mariñe eta Goizane nekazariei. Giro ederrean igaro dute goiza!!!! Emakumeen berdintasunaren aldarrian!!!

MARTXOAREN 8AN HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK KALERA2024-03-08T17:40:24+01:00

4 URTEKOEN EKARPENA HERRIKO ANBULATEGIARI

2024-03-07T09:53:18+01:00

Azken aldian lanbideak lantzen aritu dira 4 urteko ikasleak. Askotariko lanbideak gertutik bizi eta gurasoen bisitekin lan mundua gertutik ezagutu ondoren, berauek ere ekarpen txiki bat egin nahi izan diote herriari. Kasu honetan, herriko anbulategian itxaron gelan denbora luze joaten zaienez, euren marrazkiak  eta olerkiak prestatu dituzte bertaratzen direnentzat. Bide batez, herriko parkean jolasean ibili dira!

4 URTEKOEN EKARPENA HERRIKO ANBULATEGIARI2024-03-07T09:53:18+01:00
Go to Top