[ARGAZKI GALERIA] HHko ikasleak kalean
kudeatzailea2024-02-16T11:29:26+01:00Haur Hezkuntzako haurrek kaleak hartu dituzte ipuin kontaketak, jolasak eta dantzak egiteko. Primeran ibili dira!
Haur Hezkuntzako haurrek kaleak hartu dituzte ipuin kontaketak, jolasak eta dantzak egiteko. Primeran ibili dira!
Lilatoia gerturatzen ari da eta erreserbatu lasterketara arte dauden asteazkenak taldeko entrenamenduak egiteko. Gonbidatu bereziak izango ditugu, horien artean Izaro Rubio! Izarok lasterketa 3 aldiz irabazita dauka (2014, 2017, 2020). Gainera ziur bere aholkuak oso aberasgarriak izango direla. NON: Villa Eugenia eraikineko barruko jolastokian. EKARRI BEHARREKOAK: toalla eta ur botila. Asteazkenean elkar ikusiko dugu. Medesez, hurrengo estekan izena eman antolakuntza errazteko. EMAN IZENA Animatu! Bakoitza bere erritmoan eta giro bikainean ederki pasatuko dugu!
4 urteko ikasleek Otatza gaztandegira egin dute bisita, lanbide motak ezagutzen ari dira eta. Irteerari zuku gehiago atera nahi izan diogu eta basoan ibili dira naturak ematen duenaz gozatzen. Ondoren, Joseba artzaiaren eguneroko lana gertutik ezagutu eta partekatzeko aukera izan dute. Lanean aritu ondoren, artzai lanari agur esan eta Gaintzara hurbildu dira bazkaltzera eta bertan jolastera!!! Mila esker Joseba etxeko ateak zabaltzeagatik! Gozatu ederra hartu dute gure haurrek!
Urtarrila berotik etorri zaigun arren, otsailean badirudi berriro hotza datorrela... hotz horri aurre egiteko gure jangelako kideek menu oso eta orekatua prestatu digute! On egin! Ikusteko: Otsaileko menua Jangela eta zerbitzu guztien inguruko informazio guztia ikusteko, joan zaitez zerbitzuen inguruan dugun orrira: Zerbitzuak
3 eta 4 urtekoak barrenara egin dute irteera 5 urteko lagunen erakusketa ikustera. Herrian paseo txiki bat eman eta parkean jolasean ibili ondoren, ikastolara bueltatu dira bazkaltzera. Goiz pasa ederra egin dute!
Bi urtez behin ospatzen den korrika ere hurbiltzen hasi zaigu eta hori aitzakia moduan hartuta eta euskarari berriro indarra emateko - behar den guztietan gure apurra emateko prest- 3, 4 eta 5 urteko familiekin batera gela zein pasiloetan jarri ditugun kriseiluak euskarazko hitzez beteko ditugu. Gora euskara! Gora argitxo!! eta gora korrika!!
Sustraiak errotuz, etorkizunera zabaldu HATOR IKASTOLARA!
MATRIKULAZIO BILERA Villa Eugenia Otsailaren 7an, asteazkena / 7 de febrero, miércoles 17:00 EUSKARAZ / EUSKERA 18:30 GAZTELERAZ / CASTELLANO SUSTRAIAK ERROTUZ ETORKIZUNERA ZABALDU HATOR IKASTOLARA!
HH2koek eman diote hasiera San Sebastian egunari. Primeran jo dute gure artista txikiek. Arratsaldean ospakizun handia! Gonbidatuta zaudete 🥁
Jakintza Ikastola Ordizia
Gernikako Pasealekua
Ordizia, Gipuzkoa 20240
943160540
943161676


Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea eta gure taldeari web orriaren zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.
Behar-beharrezkoa den cookiea une oro gordeta egon behar da, cookieak konfiguratzeko garaian zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezingo ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak berriro gaitu edo desaktibatu beharko dituzula.