Jakintza ikastola
Hemen nabigatzen ari zara: Jakintza ikastola.
Hemen nabigatzen ari zara: Jakintza ikastola.
Irakasleok dagoeneko ikasturte berriari hasiera eman badiogu ere gure ikasleek oporretako azken egunak aprobetxatzen hasi dira. Laster eman diogu hasiera ikasturte berriari, hain zuzen ere, hauek izango dira aurkezpen egunen data eta ordutegiak:
Irailaren 5ean, DBHko aurkezpena egingo dute 11:00etan San Inazion.
Astelehenean, hilak 8, Haur Hezkuntzako aurkezpena egingo dute Villa Eugenian eta Lehen Hezkuntzakoa San Inazion, [...]
Azken urteotako ohiturari jarraituz, asko izango dira 2008-09 ikasturterako aurreikusita ditugun berrikuntzak. Hauetatik lehena une honetan ikusten ari zaretena da, alegia, ikastolako webgune berria.
Jabetuko zineten bezala, asko dira oraindik txoko honi egin beharreko hobekuntzak, bai egitura baita diseinuaren aldetik ere. Datozen egunetan ikastolako irakasleok gogor ekingo diogu lan honi; ea asteburutik bueltan zuen gustukoa izango [...]