
Kostatu zaie, baina gurekin ditugu gure herriko jaiak. Gustu eta adin guztietarako ekintzez beteriko egitaraua prest dugu eta gure ekarpena besterik ez da falta jai hauen arrakasta ziurtatzeko.
Festak ondo igaro eta egun horietarako arazoak alde batera utzi!!!
Zuen eskaerak erantzunez, “Ordizarrak gara” eta “La sirenita” kantei, “Ordiziako Martxa” gehitu diegu. Gozatu!
Egitaraua ikusi nahi baduzu, klikatu irudiaren gainean.
Egitaraua jaitsi nahi baduzue, klikatu azpiko botoian:
Santa Ana Jaiak 2012 – Egitaraua (PDF 4,5 Mb)
Egitaraua irakurri nahi baduzu, horra hor:
EGITARAUA
Uztailak 17, asteartea:
20:00etan: Beti Alai Pilotalekuan “IX. Xabi Aiestaran Txapelketa Herrikoia”, finalaurrekoak pala-partidak gomazko pilotarekin.
Uztailak 18, asteazkena:
19:00etan: Beti Alai Pilotalekuan, VI. Eskupelota Txapelketa Herrikoia, finalak.
Antolatzailea: Emaneurre.
Uztailak 19, osteguna:
18:00etatik 21:00etara: Jose Migel Barandiaran Plazan, haur parkea.
Antolatzaileak: Ordizia K.E. saskibaloia eta Donosti Gipuzkoa Basket.
Babesleak: Kutxa eta Orange.
19:30ean: Jose Migel Barandiaran Plazan Koadrilen arteko saskibaloi txapelketaren finala, Ordizia Kirol Elkarteko Saskibaloi sailak antolaturik.
20:00etan: Beti Alai Pilotalekuan, “Ordizia Hiria” txapelketaren finalaurrekoak, pala motzaz.
Uztailak 20, ostirala:
10:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era: Garagartza Plazan Haur parkea.
Antolatzailea: Ordizian Elkartea.
19:00etan: Alde zaharrean Capoeira erakustaldia.
19:00etan: Udaletxean, Ordizia Kirol-sarien emanaldi-ekitaldia.
19:30ean: Plaza Nagusian, Karaoke-txiki.
Antolatzailea: Ordizian Elkartea.
22:15ean: Herri Antzokian, antzerkia, Ordiziako “Urrup” Taldeak “Arraultza kontua” lana antzeztuko du.
22:30ean: Beti Alai Pilotalekuan, Boxing Ziclo Klub Elkarteak antolaturik Boxeo Jaialdi Handia (ikus esku-programak).
23:30ean: Plaza Nagusian, Danborradako kantineren aurkezpena eta Sabel-dantzaren erakustaldia. Ondoren Karaoke-handia. Ordizian Merkatari Elkarteak antolatuta.
Uztailak 21, larunbata. “TXIKIEN KOADRILA EGUNA”:
10:00etan: Gudarien Etorbidean, XXXIX. Chapel Gorri Txirrindulari Probaren irteera, kadete mailan.
Antolatzailea: Chapel-Gorri K.E.
11:30ean: Gudarien Etorbidean, XXXIX. Chapel Gorri Txirrindulari Probaren amaiera.
12:00etan: Haurren egunaren hasiera adieraziko duten suzirien eta bonben jaurtiketa. Ordu berean, Udaletxean, aginpidea emango zaie haurren Alkate jaun-andreei. Plaza Nagusian, Txikien Koadrilak elkartzea, Burrunbazale Txarangak alaiturik.
Ondoren: Buruhandi eta Erraldoiak, txistulariek, trikitilariek, Burrunbazale Txaranga eta Txikien Koadrilek lagundurik.
13:00etatik aurrera: Oiangu parkean, Arku-tiroaren Nazioarteko txapelketa.
Antolatzailea: Ordiziako Arku-tiro Kluba.
16:15etik 17:30era: San Bartolomen jarritako plazan abereekin jokoak Gorritiren eskutik.
16:30ean: Beti Alai pilotalekuan, alebin eta infantil mailan VIII. Paleta txapelketaren finalak.
18:00etan: Beti Alai Pilotalekuan “IX. Xabi Aiestaran Txapelketa Herrikoia”, finalak pala-partidak gomazko pilotarekin.
18:00etan: Buruhandi eta Erraldoiak, Ordiziako Txistulariekin batera. Udaletxetik Txikien Koadrilak irtengo dira “Burrunbazale” txarangarekin.
19:00etan: Plaza Nagusian, haur animazioa. Pottokak, bigantxak… “Burrunbazale” txarangarekin.
20:00etan: Burrunbazale Txarangarekin, Txikien Koadrilen kalejira.
22:00etan: Beti Alai Pilotalekuan Haurren mozorro dantzaldi handia, 14 urtez beheko haurrentzako eta horien gurasoentzako antolatua, “Burrunbazale” Txarangarekin.
22:15ean: Herri Antzokian, “Zinema laburrean” emanaldia.
23:15ean: Arboledan Zezen-Suzkoa, Burrunbazale Txarangak alaituta.
23:30etik 1:30era: Domingo Unanue Plazan, disko-parranda.
Uztailak 22, igandea:
9:30etik aurrera: Oiangu parkean, Arku-tiroaren Nazioarteko txapelketa.
Antolatzailea: Ordiziako Arku-tiro Kluba.
10:00etan: Goizeresia Ordiziako Txistulariekin.
10:45ean: Haurren alkate jaun-andreei harrera egingo zaie Udaletxean.
11:00etan: Meza Nagusia. Meza bukatzean Danborrero eta Upeltxo taldeek, Beti Argi Bandaren laguntzaz, Ordiziako Martxa joko dute.
12:00etan: Plaza Nagusian, haurren ohiko aurreskua.
16:00etan: Beti Alai Pilotalekuan Ordizia XVI Pilota Torneoaren pilota finalak, infantil, benjamin eta alebin mailan.
Antolatzailea: Txapagain.
16:45ean: Herri Antzokian, “Blancanives, la historia jamás contada” filmaren emanaldia, doan.
19:30ean: Kantinerak Udaletxetik Bustuntza aldera abiatuko dira, Beti Argi Bandak lagundurik. Han hasiko da haurren danborrada.
20:00etan: Haurren danborradaren irteera; bukaera Plaza Nagusian izango da, azken erretreta jo ondoren. Jarraian, kalejira.
Uztailak 24, asteartea:
Ohiko asteroko azoka.
12:00etan: “Txupinazoa”. Kanpaiak jo eta jo hasiko dira, suziri eta bonbak jaurti eta Jaiei hasiera ofiziala emango zaie, “Burrunbazale” txarangak alaiturik.
12:15ean: Buruhandi eta Erraldoiak, txistulariek, trikitilariek eta Burrunbazale Txaranga lagundurik.
17:30ean: San Bartolome auzoan, “El Albero” Zezenzaleen peñak antolatuta, bigantxak eta koadrilen arteko “VIII bigantxa-futbol Txapelketa – Johan Usabiaga IV. Memoriala”.
18:30ean: Alde Zaharrean eta Urdaneta kalean Buruhandi eta Erraldoiak, txistulariek, trikitilariek eta Burrunbazale Txaranga lagundurik.
19:30ean: Garagartza Plazan, Starblues taldearen kontzertua.
21:30ean: Bustuntzatik ohiko Danborradaren irteera. Danborradari bukaera emateko Gurrutxaga maisuaren Ordiziako Martxa joko da Plaza Nagusian.
24:00etan: Alde Zaharrean, “Les tambours de feu” kale antzerkia, Deabru Beltzak taldearekin.
Uztailak 25, asteazkena:
07:30ean: Laguntasuna Errondailaren goizeresia.
09:00etan: Joxe Migel Barandiaran Plazan, LXXXIX. Villafranca Txirrindulari probako parte-hartzaileen aurkezpena.
10:00etan: Profesionalentzako Nazioarteko LXXXIX. Villafranca Txirrindulari-Proba-Ordiziako Klasika hasiko da.
Antolatzailea: Chapel-Gorri Kirol Elkartea.
13:00etan: Plaza Nagusian, Laguntasuna Errondailaren kontzertua.
14:00etan: LXXXIX. Villafranca Txirrindu Probaren amaiera.
18:00etan: Beti Alai pilotalekuan, “Ordizia Hiria” txapelketaren finalak pala motzaz.
Antolatzailea: Oiangu Pilota Elkartea.
18:00etan: San Bartolome auzoan, “Euskal Herriko errekortariek” antolatuta, errekortarien ikuskizuna ganadu suharrekin.
18:00etan: Plaza nagusian, Porrusalda erromeria, haur-dantzaldia.
19:30ean: Alde zaharrean, Mexikoko Mariachi Continental taldearen animazioa.
21:00etan: Beti Argi bandarekin Kalejira aparta.
22:45ean: Plaza Nagusian, Mexikoko Mariachi Kontinental taldearen emanaldia.
23:00etatik 2:00ak arte: Domingo Unanue Plazan “Disko-parranda”
Uztailak 26, osteguna. SANTA ANA EGUNA, HERRIKO ZAINDARIA:
06:00etan: ohiko goizaldeko danborrada.
Honako ibilbide hau egingo du: Buztuntza-Gudarien Etorbidea-Kale Nagusia-Urdaneta-Malkasko-Urdaneta-Santa Maria-Kale Nagusia-Plaza Nagusia.
Ondoren: Arboledan, txokolate-jana.
08:30ean: Irungo Udal Musika Bandaren kalejira.
09:30ean: San Bartolome auzoan, “El Albero” Zezenzaleen peñak antolatuta, bigantxak.
11:00etan: Parrokian, Meza Nagusia, Santa Ana Abesbatzarekin eta prozesioa.
12:15ean: Plaza Nagusian, agintarien soka-dantza.
13:00etan: Plaza Nagusian, Irungo Udal Musika-Bandaren kontzertua, Iñaki Gurrutxaga Azpiazu maisuaren zuzendaritzapean.
Egitaraua:
Fin De Fiesta (Pasodoblea); Primitivo Azpiazu
La Gran Via (Zarzuela); Federico Chueca
Vals De Masquerade (Balsa); Aram Khachaturian
Moon River (Soinu-Banda); Henry Mancini
Dantzaldia (Pot-Pourri); Iñaki Urkizu
Flashing Winds (Tema); Jan Van Der Roost
La Boda De Luis Alonso (Zarzuela); Geronimo Gimenez
Hava Nagila (Abestia); Herrikoia
Kontzertua amaitzeko, Jose Luis Gurrutxaga maisuaren “Ordiziako Martxa” joko dute, eta Jesus Mari Garatek horretarako propio sortu duen koreografia dantzatuko da.
18:00etan: San Bartolome auzoan, “El Albero” Zezenzaleen peñak antolatuta, bigantxak.
18:00etan: Beti Alai pilotalekuan Jai Alai Elkarteak antolatutako profesionalen arteko eskuzko pilota partidak:
1. Partida: Gorka – Merino I / Mendizabal III – Cecilio
2. Partida: Titin – Zubieta / Martinez De Irujo-Zabaleta
18:00etatik aurrera: “Lagunak” Txaranga ibiliko da kalez kale.
19:00etatik 21:00ak bitarte: Plaza Nagusian, haur-dantzaldia Egan taldearekin.
21:00etan: Kalejira Beti Argi Bandarekin.
23:30etik 1:30ak arte: Plaza Nagusian, “Egan” Taldeak alaitutako dantzaldia.
Uztailak 27, osteguna. SANTANAZALE ETA KOADRILEN EGUNA:
10:00etan: Ordiziako Txistularien goizeresia.
11:00etan: Parrokian Santanazaleen meza.
12:00etan: Santanazaleen ohiko esku-dantza Plaza Nagusian. Esku-dantza 1509tik egiten da.
13:00etan: Koadrilen irteera.
18:00etan: San Bartolome auzoan, bigantxa-futbol txapelketa junior.
21:00etan: Kalejira Beti Argi Bandarekin.
23:00etatik 2:00ak arte: Domingo Unanue Plazan, “Disko parranda” Beti Alai pilotalekuan.
24:00etan: Plaza Nagusian “Los Zopilotes Txirriaos” taldearen emanaldia.
24:00etatik 3:00ak arte: Garagartza Plazan, camp-dantzaldia, “Azabache” Orkestinarekin.
Uztailak 31, asteartea:
10:00etatik aurrera: Lazkaomendiko zelaietan (“Pipas” Taberna), usakume tiraketa colonbaire erara, Azari ehiza eta arrantza Elkarteak antolaturik.
TXOSNATAKO ETA GAZTETXEKO EGITARAUA:
Uztailak 20, ostirala:
18:30ean: Bizi-poteoa Eskandalue elektrotxarangak alaittuta, Txozna Gunen.
23:00etan ZE ESATEK eta MAKULUKEN, Txozna Gunen.
Uztailak 21, larunbata. IX. Gazte Egune:
12:00etan: txupinazoa ta poteo alaittue gaztetxetik.
14:00tan: Gazte bazkarie txozna gunen, ondoren gazte jolasak.
18:00etan: GOIERRI PUNK FESTIBAL Gaztetxen. ZUTIK DIRAU + WILD HEART + WORKING BOYS + THE SINNERS.
20:00etan: MANIFESTAZIOA “Gazteria aurrera”.
21:00etan: Gaztetxen, BOLKETE + MIKRO PUNTOS + BRUTAL CALLING.
23:00etan: Txozna Gunen, EL TRONO DE JUDAS + THE GLASSES CREW.
02:00etan: Txozna Gunen “Dantzaldia”, GARRAXIA.
Uztailak 23, astelehena. “Autodeterminazio eguna”:
17:30ean: Umeentzat Ipuin kontaketa MERTXE AIZPURUA-ren eskutik.
21:30ean: Gaueko zinea: Gazta Zati Bat. Afaltzeko ogitartekoak egongo die.
Uztailak 24 asteartea. “Herrira egune”:
12:00etan: Txupinazoa banderola eskutan, gero poteoa.
14:00etan: Bazkari herrikoia txosna gunen ondoren kantu kantari.
19:00etan: Manifestazioa: Euskal preso eta iheslariak eskubide guztien jabe etxera!
Uztailak 25 asteazkena. “Matutina Egune”:
Uztailak 26 osteguna. “Peluka egune”:
Jantzi zure peluka eta atera kalera
Uztailak 27 ostirala. “Kuadrila egune”:
Iluntzetik aurrera DJ-a txosna gunen
OHARRA: Barrakak San Bartolome auzoan jarriko dira.
Prezioak: bidaia bat 1,60 € /sei bidaia 8 €.
Haurren egunak: 23, 28 eta 29 bidaia 1€-an.

