
Hilabeteetako prestaketen ostean, martxan dira dagoeneko ikasle guztiak. Gustua ematen du lantalde guztiak lanean ikusteak.
- Irlandara eta Ipar Irlandara iritsi dira gazteak, astelehen eta asteartean aeroportuan gurasoak agurtu ondoren.
- Ingeles udalekuak Euskal Herriko kostan barrena ditugu.
- Gazte Egonaldiek Arantza estreinatu zuten igandean.
- Lapuebla de labarkan udaro bezela Eusk(h)ara Mugara eraman dute gazteenek.
- Enjoy Englisean lanean ari diren atzerriko begiraleak ere Euskal Herrian daude.
Gurasoen, irakasleen eta lagunen ezinbesteko tresna bihurtu da udalekuen jarraipenerako web ataria: www.udalekuak.ikastola.net
Behin udalekuak hasita, gorakada nabarmena izan du bisita kopuruan:
- 2396 bisita izan zituen, asteazkenean, uztailaren 4an.
- 1711 bisita izan zituen, asteartean, uztailaren 3an.
Bertan irakurri ahal izango dituzue hezitzaileen bizipenak, eguneko kronikak… eta zelan ez argazkiak ikusteko atari paregabea duzue.
