
Eguraldi iragarpenak direla bide, Euskaraz Bizi taldeko kideek biharko jaia bertan behera uztea erabaki dute eta martxoaren amaierara, Kultur Astea aprobetxatuz, atzeratzea proposatu dute.
Garbi dago eguraldi honek paisaia ederrak uzteaz gain, hainbat ekimen oztopatzeko egundoko ahalmena duela.
Zer egingo diogu! Martxoan gogo gehiagoz ekingo diogu ospakizunari eta oraingo frustrazioak ilusioari tartea irekiko dio berriro.
