
Berdinen arteko ikaskuntzan oinarritzen den proiektu hau Bartzelonako Unibertsitate Autonoman sortu eta Euskal Herrira Berritzeguneen eskutik iritsi zen.
Gure ikastolak hasieratik hartu zuen parte eta aurten Lehen Hezkuntzako 3. eta 5. mailan ezartzea erabaki zen. Bigarren hiruhileko honetan maila horietako irakasleak, ikasleak eta gurasoak inplikatzen dira proiektuan bi helburu nagusi hauen atzetik:
- Irakurketa gaitasuna garatzea, batez ere irakurketaren ulermena
- Ikasleen artean elkarri laguntzeko ahalmena hobetzea
Proiektu honen nondik norakoak hobeto ezagut ditzazuen, iazko ikasturtearen amaieran grabatu zuten bideoarekin uzten zaituztegu. Bertan, gure ikastolako eta Zegamako ikasle, guraso eta irakasleak azaltzen dira azalpenak ematen.
Gaiari buruz, informazio gehiago nahi izanez gero, horra hor bi helbide interesgarriak:
