
Asteazkenean, otsailaren 1ean, Haur Hezkuntzako eraikineko ateak zabalik izango dira gure Hezkuntza Proiektua ezagutu nahi duenarentzat. Arratsaldeko bostetatik aurrera saio bat euskaraz burutuko dugu eta seiak eta erdietatik aurrera, gaztelerazko saioa izango da.
Urtero bezala, aurrematrikulazioa gainean dugu eta epea urtarrilaren 30etik otsailaren 10era arte zabaldu da.
Gure jardunaren eta izaeraren berri emateko ahalegin ezberdinak egiten ohi ditugu. Bada, aurten berrikuntza txiki bat ekarri nahi izan dugu: aldizkari interaktiboa hain zuzen. Lehen ahalegina izanik, izan ditugun zailtasunak eta arazoak ulertuko dituzuelakoan, hortxe uzten dizuegu lehen alea.
Aldizkari interaktiboa – Revista interactiva
Eta iPhone edo iPad baten jabe bazarete, bertsio bat atera dugu tresna horietan erabiltzeko. Zoritxarrez, AppleStoren oraindik ez digute onartu eta ezin dizuegu hemen ipini. Onartu bezain azkar, horren berri emango dizueu. Bestalde, Android darabilten gailuentzat ere sortzen ari gara, baina denarekin amaitzeko astirik ez eta oraindik horretan gabiltza. Espero dezagun lehenbailehen ale bat zuekin izatea.
Bideoak
Aurre-matrikulaziorako formularioa
Zure izena eta posta elektronikoa idatzi ondoren, gelditzen den eremuan, seme-alabaren izena eta jaioteguna idatzi. Harremanetarako telefono bat idaztea ere komenigarria litzateke. Mila esker zure arretarengatik.
Tras completar el nombre y correo electrónico, en el espacio que falta deberá señalar el nombre del niño o la niña así como su fecha de nacimiento. También es conveniente indicar un número de teléfono para contactar. Muchas gracias por su atención.
