
Joan den urtarrilaren 17an eman genuen Erriberako eta bereziki Lodosako ikastolaren egoeraren berri. Dagoenekoz jakinaren gainean egongo zarete oso egoera larrian daudela. Argi eta garbi esateko ateak ixteko zorian daude. Egoera zaila gainditu nahian hainbat ekimen jarri ditu martxan Ikastolen Elkarteak, horien artean aipagarrienak, Elkartasun ekimen zabala alde batetik eta Lodosako ikastolaren biabilidade plana bestetik.
Urtarrilaren 23an egin zuen Jakintza ikastolako Juntak bere bilera eta bertan besteak beste, elkartasun ekimenarekin bat egitea erabaki zuen eta gure ikastolan dagoen ikasle bakoitzeko euro bat bideratuko dugu elkartasun ekimenera.
Esan dugun bezala, Lodosako ikastolaren aldeko ekimena zabaldu nahi da gizarteko beste eragiletara eta gure kasuan ere horrela egin nahi dugu. Ikastolako guraso, langile, ikasle eta nahi duten herritar orok izango dute beren laguntza eskaintzeko aukera. Horretarako, Ikastolen Elkarteko arduradunek kontu korronte bat ireki dute eta bertan jasotzen den dirua Erribera eta Lodosako ikastolei laguntzeko erabiliko da. Hementxe duzue kontu korronteko zenbakia.
EUSKADIKO KUTXA
3035.0235.21.2350034386
