
Ez-ohiko gutuna doa lerro hauekin batera. Leuzemia daukan Zarauzko ikastolako zortzi urteko haur baten gurasoen SOSa da. Mezuari ikastola taldeko ubide guztiak irekitzen ari gara, elkartasunerako aukerak zabal daitezen.
Zarautzen, 2011ko maiatzaren 26an
LAGUNTZA BEHAR DUGU!
Zarauzko Bert eta Ainhoa gara, Eriken gurasoak. Erik 8 urteko mutiko bat da eta bigarren aldiz leuzemia du. Iraila aldean medula transplante bat beharrezkoa du sendatu ahal izateko.
Bertako eta atzerriko medula errejistroetan bilaketa hasi den arren, bide hau oso luzea da.
Daukagun epe labur honetan, guraso moduan, ezin dugu itxaroten egon behar dugun emailea agertu arte.
Honen bitartez, medula emateari buruzko informazioa jasotzera animatzen zaituztegu. Era horretan, Erikek edo egoera honetan dagoen beste batek sendatzeko aukera gehiago izan ditzan.
Laguntzeko prest zaudetenek eta informazio gehiago jaso nahi duzuenok, bidal itzazue zuen datuak hurrengo helbidera:
Izen/abizenak, helbidea, telefonoa, e-maila.
maite.iguainlopez@osakidetza.net
Helbide honekin kontaktuan jartzeak ez du suposatzen inongo loturarik.
Informazio guztia ondo ulertu ondoren, odol analisia egin ahal izateko kontaktuko telefonoa ere bertan emango dizuete.
Mila esker zuen laguntzagatik.
Bert eta Ainhoa

[...] da, eta emaile baten hezur muina behar du leuzemiari aurre egiteko. Bert eta Ainhoa haren gurasoek deia zabaldu dute Euskal Herrian, anima gaitezen hezur muinaren emaile egitera, Erik-ek, eta beste askok, aukera gehiago izan [...]
Edurne garcia tlf.626157610.Helbidea araba kalea n26 1a
hola soy ama de dos niños una de 10 años y otro de 3 megustaria poder alludaros si fuera posible mucha suerte ERIK y atoda su familia y si fuera posible cuando me contesteis fuera en castallana gracias y agur y mucha suerte