Hautaproben garaia heldu da
Gure ikastolako ikasle helduenentzat, horrenbeste beldurra eta urduritasuna eragiten dituen frogaren garaia heldu da. Hautaproba edo “selektibitatea” bihar hasten baita Batxilergoa amaitu berri duten ikasleentzat.
Gure ikastolako Batxilergoko blogean, honen inguruko albistea argitaratu dutenez, oso-osorik hona ekartzea pentsatu dugu:
Batxilergoa 2. mailan dauden ikasleek gustura hartuko zuten gaurko euri zaparrada. Hobeto ikasten da eguraldi ilunarekin, freskurak lagundu egiten du ideiak fresko izaten…
Hautaprobak iritsi dira, jada, eta adrenalina bor-bor dabil nerabeen artean. Bihar, garai honetarako, ez dela hainbesterako izan pentsatuko dute, beldurrak uxatzen hasita izango dira eta hurrengo egunerako azken errepasoa ematen arituko dira.
Zorte on denori!
Hementxe duzue aurten hasi berri den Hautaproben plan berria (irudia jatorrizko neurrian ikusteko, gainean klik egin):















[...] This post was mentioned on Twitter by Mikel Etxarri, Mikel Etxarri. Mikel Etxarri said: Hautaproben garaia heldu da http://ff.im/-lHpsj [...]