Ikasleak alkatearekin

Oianguren institutua, Urdaneta ikastetxea eta Jakintza ikastolako ikasleak Jose Miguel Santamaria alkatearekin bildu dira Eskola Agenda 21eko entzunaldian. Ikasleek urtean zehar Agenda 21aren inguruan egindako lana eta hartutako konpromisoak azaltzeaz gain, hainbat galdera eta eskaera egin dizkiote alkateari.

Hala, besteak beste, gazteek trafiko arauak errespetatu eta herrian oinez ibili edo garraio publikoa erabiltzeko konpromisoak hartu dituzte.

Gainean klikatu handiagoa ikusteko

Gainean klikatu handiagoa ikusteko

Udalari luzatutako proposamenen artean, honakoak: herritarrak kontzientziatu autoa gutxiago erabil dezaten, bidegorria bukatu, autoen zarata arazoak saihestu, zabor organikoa biltzeko edukiontzi bereziak ipini, zona berde eta lorategi gehiago ireki eta taxi, autobus eta zabor-kamioi elektrikoak sustatu. Iaz aipatutako gaien artean erantzunik izan ez dutenak ere gogoratu dituzte: garraio publikoaren prezioak jaitsi eta ordutegia zabaldu, N-1 errepidean panel-isolagailuak jarri, skate parkearen berri izan eta bidegorria eskolaraino ezarri.

Edukiontziak, bidegorria eta skate parkea

Goierrin zabor organikoa biltzeko edukiontzi berriak jartzen hastear daudela erantzun du alkateak. Ordizian urtarriletik aurrera izatea espero da. Bidegorri sarea ere ia definituta dagoela esan du. Herriko hainbat gune lotzeaz gain, inguruko herriak ere batuko ditu. Herrian lehentasuna izango dute kiroldegia eta ikastetxeen arteko zatiek, Tximista eta geltokiaren artekoak eta skate parkera eramango duenak. Dena dela, epe luzera osatzen joango den proiektua dela azpimarratu du Santamariak.

Gainean klikatu handiagoa ikusteko

Gainean klikatu handiagoa ikusteko

Skate parkeari buruz jakin-mina azaldu dute ikasleek. Obra aste honetan esleitu eta aurten bukatuko dela jakin dute. Parkeak 800 metro koadro izango du eta 3.000 metro koadroko udal eremu berrian egingo da, ‘bonberiaren’ parean, ibiaren beste aldean. Proiektua herriko gazte batzuen laguntzaz diseinatu da eta laster emango da ezagutzera. Dena dela, ikasleek alkatearen ordenagailuan ikusteko aukera izan dute.

Parke hau herrian dauden besteei gehituko zaie. Alde horretatik, Ordizia ‘eredugarria’ dela argitu du alkateak, udalerrian parke eta gune berde asko dagoelako. Udaltzaingoak auto elektrikoa baduela eta garraio publikoaren ordutegia zabaltzeko eta bailara mailakoak diren gaiak lantzen ari direla esan du, ahal den neurrian erantzuna emateko.

Gainean klikatu handiagoa ikusteko

Gainean klikatu handiagoa ikusteko

N-1eko zarata gutxitzeko panelak Foru Aldundiak jartzen ditu. Lasarten eta Billabonan ari dira jartzen une honetan eta segidan Ordizian, Euskal Pilotan hasita, ezarriko dira.

Azkenik, gazteen laguntza eskatu du alkateak Udalaren izenean, euren familia eta ingurukoen artean kontzientziatze lana egin eta mugikortasun arazoak denen artean gainditu ahal izateko.

Iturria: Ordiziako Udala

Informazio gehiago: Goierriko Hitza

Beharbada, hau ere interesatuko zaizu

Bertso jaialdia
AEKko postal eta idazlan lehiaketa
Urdaneta Zaragozako Erakusketa Unibertsalean
“Villafrancatik Ordiziara, historiaz jositako bidea” liburuaren aurkezpena
LHko 2. zikloko ikasleak MIguel Avaristorekin solasean
Grab This Widget

Iruzkin bat to “Ikasleak alkatearekin”

  1. [...] This post was mentioned on Twitter by Jakintza Ikastola. Jakintza Ikastola said: Jakintza Ikastolako Ikasleak alkatearekin: Oianguren institutua, Urdaneta ikastetxea eta Jakintza ikastola… http://bit.ly/bswicz [...]

Erantzuna utzi