Kilometroak 2010 – Kanta aurkeztu da
Dantzagarria eta freskoa eta ibiltzeko gonbitea egin asmo du. Hala defenitu du gaur Esne Beltzako abeslari Xabi Solanok Kilometroetarako landu duten abestia. Pasaia-Lezo Lizeoak Antxon duen ikastolan aurkeztu dute, Xabi Solano bertan zela. Ikasleek lagunduta kantaren leloa abestu du prentsa aurrean. Aurkezpenaren amaieran ikasleek abestiarekin landu duten koreografia dantzatu dute. gaur esan dutenez, Esne Beltzak ekainaren 2an kaleratuko du bere azken diskoa, eta disko horretan Kilometroetako abestia sartuko dutela esan dute.
Abestia entzuteko edo jaisteko, klikatu azpiko estekan.
KMK10 kanta – hONA BOSTEKOA
hONA BOSTEKOA
Hatz potoloa
saltoka doa
Pasaia-Lezon baitu egun pasa oparoa
eskura du euskara.
Hatz erakusle
milaka puzzle
badiaren bost puntak non batzen diren ikusle
eta eskura du euskara.
Hatz bihotza da
denen taupada
kresalarekin haizean hedatzen den algara
eskura du euskara.
Hatz alferrena
lotan zaudena
zoaz anai-arrebekin bidean barrena
eta eskura du euskara.
HONA BOSTEKOA, ONA!
EUSKARA BABESTEKO
ETA EUSKARAZ JOLASTEKO
HONA BOSTEKOA, ONA!
EUSKARA BABESTEKO
ETA EUSKARAZ SOLASTEKO
Hatz ttipiari
begira adi
ikastolarekin batera egingo da handi!
eta eskura du euskara.
HONA BOSTEKOA, ONA!
EUSKARA BABESTEKO
ETA EUSKARAZ JOLASTEKO
HONA BOSTEKOA, ONA!
EUSKARA BABESTEKO
ETA EUSKARAZ SOLASTEKO
IKASLEEN KOREOGRAFIA
Iturria: Oarsoaldeko Hitza















[...] This post was mentioned on Twitter by Jakintza Ikastola. Jakintza Ikastola said: Jakintza Ikastolako Kilometroak 2010 – Kanta aurkeztu da: Dantzagarria eta freskoa eta ibiltzeko gonbitea … http://bit.ly/9RAU62 [...]
[...] kantaren berri eman genizuen, bada, orain, bideoklipa aurkeztu nahi dizuegu. Kilometroak 2010eko bideo gehiago ikusi nahi izanez [...]