Begirale izan nahi? AISIOLAN matrikulazioa zabalik!

Haur eta gazteen aisialdirako begirale izateko beharrezkoa den agiria eskuratzeko ikastaroaren matrikula epea zabalik dago. Ikastolatik kanpo geratzen den hezkuntzari hezkuntza ez-formala esaten zaio. Balio-heziketan oinarritutako hezkuntza honen bitartez, klaseetatik kanpo, astialdian ume, nerabe eta gazteei hainbat balio hedatzen zaizkie:

- partaidetza
- konpromisoa
- lagunkidetasuna
- ingurumenerako errespetua
- euskararekiko motibazioa
- genero berdintasuna

Kartela handiagoa ikusteko, klikatu gainean

Kartela handiagoa ikusteko, klikatu gainean

Ikastaroak 200 ordu teorikoez gain, 120 orduko praktikak ere izango ditu eta ikastaroa bukatzean Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak emandako “Haur eta gazteen aisialdirako begirale titulu” ofiziala eskuratzen da. Ikastaroan, besteak beste, lantzen diren gaiak hauek dira:
- adierazpena
- suspertzea
- talde-dinamika
- aisialdiari buruzko soziologia
- pedagogia
- psikologia
- parte hartzea
- heziketa aisialdian

Ikastaroa urrian hasten da eta 16 asteburu ondoren bukatzen da hurrengo urteko abenduan. Matrikulazioa egiteko epea dagoeneko zabalik dago eta irailaren 21ean amaituko da. Informazioa gehiago nahi izanez gero sartu www.ikastola.net web orrialdean.

Beharbada, hau ere interesatuko zaizu

Hitzaroko begirale izateko lan-poltsa zabalik
Ikastolen Elkarteak begiraleak behar ditu
Aisiola: aisialdiko eskola
Txirristi Mirristi prestatzeko azken lanetan
Masaje tailerra jaioberrientzat
Grab This Widget

2 iruzkin to “Begirale izan nahi? AISIOLAN matrikulazioa zabalik!”

  1. [...] This post was mentioned on Twitter by Jakintza Ikastola. Jakintza Ikastola said: Jakintza Ikastolako Begirale izan nahi? AISIOLAN matrikulazioa zabalik!: Haur eta gazteen aisialdirako beg… http://bit.ly/dxt3kI [...]

  2. non egiten dira klase hoiek? zein zentrutan? ez da goi mailako heziketa zikloko titulazioa ez?

Erantzuna utzi