“Euskal jolasak” ikastaroa
Euskal jolasak ikastaroa izango da Ordizian maiatzaren 17an hasita Udaleko Euskara Zerbitzuak Euskara Biziberritzeko Planaren (EBPN) barruan antolatuta. Lehen Hezkuntzan seme-alabak dituzten gurasoei begira, eta haurrekin eta gazteekin aisialdian ibiltzen diren hezitzaile nahiz lehen hezkuntzako irakasleei begira antolatu dugu ikastaroa.
Taldea osatzeko gutxienez zortzi lagun beharko dira; eta gehienez ere, 20 ikasle onartuko dira. Hamar euroko prezioa du ikastaroak, baina ikasle eta langabetuek bost euro ordainduko dituzte. Izen-emate orduan ordiziarrek lehentasuna izango dute.
Maiatzaren 10ean amaituko da ikastaroan izena emateko epea. Udaleko Euskara Zerbitzuan egin behar da izen-ematea.
Jarraian duzue ikastaroaren gaineko informazio zehatzagoa:
HARTZAILEAK
- Lehen hezkuntzako irakasleak
- Hezitzaileak
- Gurasoak
HELBURUAK
- Jolasaren garrantziaz hausnartzea eta jabetzea
- Jolasek euskara sustatzeko duten garrantziaz jabetzea
- Jolasen bidez transmititzen den haur hizkera ez formalean trebatzea
- Euskararen normalizaziorako tresnak ikastea
EDUKIAK
- Jolasaren garrantzia
- Jolasaren elementuak
- Euskara sustatzeko jolasen programazioa
- Jolasaren hizkuntza eta hizkuntzaren jolasa
IRAUPENA
- 9 ordu
DATAK eta ORDUTEGIA
- Maiatzak 17-18: gurasoak bakarrik (17:00-18:30)
- Maiatzak 19: Gurasoak eta haurrak (17:00-18:30)
- Maiatzak 24-25: Gurasoak bakarrik (17:00-18:30)
- Maiatzak 26: Guraso eta haurrak (17:00-18:30)
MATRIKULA EPEA ETA PREZIOA
- Maiatzak 10 10€ (5€ ikasle eta langabetuak)
















[...] This post was mentioned on Twitter by Jakintza Ikastola. Jakintza Ikastola said: Jakintza Ikastolako “Euskal jolasak” ikastaroa: Euskal jolasak ikastaroa izango da Ordizian maiatzaren 17a… http://bit.ly/aNHHUn [...]