Apirilaren 26an iragarrita bezala, Jakintza ikastolako DBH 1eko komunikazio taldea, Maider Bartolomeren gidaritzapean Ordiziako jubilatuen etxera hurbildu zen.
Gure ikasle taldeak bazuen bete beharreko eginkizun garrantzitsu bat arratsalde horretan. Azken bi urte hauetan lantzen joan da Ordizian Hiri Hezitzailearen proiektua. Ordiziako Udala eta Euskal Herriko Unibertsitatearen gidaritzapean partaide izan gara Ordiziako eskola, elkarte edo eragile ezberdinak. Proiektuaren lehen fasea egin den honetan, iritsi da ekintza ezberdinak garatzeko unea.
Arratsaldeko 15:30etarako, jubilatuen etxeko Batzar Aretoa leporaino beteta zegoen eta gure ikasleen zain zeuden bertara hurbildutako aiton amona eta/edo gurasoak.
Oholtza gainean, antzerki mutuak eskaini ziren eta gorputz espresioaren bidez, bertara hurbildutakoen arreta lortu zuten gure antzezleak.
Esango genuke gustura irten zirela aiton amonak eta baita gure ikasleak ere. Zalantzarik ez dago belaunaldi ezberdinen arteko proiektuak, harremanak edo transmisioak oso interesgarriak direla. Denok ikasten baitugu besteengandik, kasu honetan gure ikasleak hurbildu dira jubilatuen etxera eta hurrengoan jubilatuak etorriko dira gure ikastolara, izan ere, sekulako altxorra eta jakinduria baitute beraiekin. Esan dugunaz gain, garrantzitsuak diren beste balore batzuk lantzeko oso baliagarriak dira lanketa hauek. Saioaren amaieran horixe izan zen azpimarratu genuena, batez ere ikasleek jarri zuten gogoa, arreta eta interesa aiton amonak gustura uzteko.
Amaitzeko, ekitaldian ateratako argazki sortarekin uzten zaituztegu.

[...] This post was mentioned on Twitter by Jakintza Ikastola. Jakintza Ikastola said: Jakintza Ikastolako Hiri hezitzailea: Apirilaren 26an iragarrita bezala, Jakintza ikastolako DBH 1eko komu… http://bit.ly/cx34s9 [...]