Belaunaldien artean bizipenak konpartituz

Ordizia Hiri Hezitzailea proiektuaren baitan, Belaunaldien artean bizipenak konpartituz gaiaren inguruko ekimena izango da asteartean, hilak 20, 18.00etan Jubilatuen egoitzan, “El Florido pensil” filmaren proiekzioa eta jarraian, Felix Etxeberriak (EHUko irakasleak) gidatutako solasaldia izango dira. Ekitaldia jubilatuei dago zuzenduta.

Ordizia Hezi-Gunea edo ORDIZIA HIRI HEZITZAILE proiektuaren xedea da Ordiziako Udal ordezkari, teknikari, Euskal Herriko Unibertsitatea eta herriko hainbat elkarteen artean elkarlanean egitarau bat osatzea eta martxan jartzea.

Proiektu honetan hiria bera, bere esanahi osoan, eragile hezitzaile bat da. Horrela betikoak izan diren eremuez gain, eskolak eta Kultur Etxeaz gain, eremu berriak, gune berriak, gehitu beharra du.

Planteamendu hau xede izanik, azken hilabeteetan bildu izan dira hainbat eragile lan ildo ezberdinak planteatu eta elkarrekin hainbat proiektu diseinatzeko.

Lan ildoetako bat belaunaldien arteko harremana izan da, eta ildo horretan LEHEN, ORAIN ETA GEROKO ESKOLA proiektua diseinatu da. Ekimen honetan Ordiziako ikastetxeak (Jakintza Ikastola, Ordiziako Institutua, eta Urdaneta eskola publikoa), Jubilatuen Elkartea eta Hitzaro Elkarteaa daude. Proiektu honen xedea zera da, pertsona helduak eta gazteak beraien eskolarekiko bizi izan dituzten esperientzi eta bizipenak konpartitzea.

Iturria: Ordiziako Udala

Beharbada, hau ere interesatuko zaizu

Belaunaldien arteko bizipenak konpartituz
Lehen, orain eta etorkizuneko eskola
Euskara etxetik mundura
Hiri hezitzailea
Aisiola: aisialdiko eskola
Grab This Widget

Erantzuna utzi