Masaje tailerra jaioberrientzat

Ordiziako Udalak, EBPNaren (Euskara Biziberritzeko Plana) barruan, jaioberrientzako masaje tailerra antolatu du.

Masaje tailerra, EBPNaren (Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia) barruko ekintza da eta familia bidezko hizkuntzaren transmisio bideak indartzea du helburu. Izan ere, antolatzaileen esanetan, masajea haurrekin komunikatzeko beste modu bat da eta, eskuen teknikak ez ezik, hizkuntzak ere badu hor zerikusia.

Hona, labur-labur, ikastaroaren gainekoak:

Hartzaileak: urtebetez azpiko haurrak eta horien gurasoak
Egunak: apirilak 14, 16, 21, 23, 28 eta 30, eta maiatzak 5 (zazpi saio)
Ordua: 10:00-11:10
Lekua: Barrena kultur etxeko 7. gela
Izen-emateko azken eguna: apirilak 7a
Matrikula: 30€

Oharrak:

1) Jone Beitialarrangoitia psikoterapeuta legazpiarrak emango du masaje tailerra.
2) Ikastaroan parte hartu nahi dutenek, Herritarren Arretarako Udal Bulegoan (Kale Nagusia 24) utzi behar dute matrikula-orria, finantza erakundeak emandako ziurtagiriarekin batera.
3) Gehienez ere hamabi guraso eta haur onartuko dira tailerrean eta, lekuak mugatuak izanik, ordiziarrek izango dute lehentasuna.
4) Iazko azaroaren 1etik hona haurra izan duten herriko bikoteei gutunez eman die ikastaroaren berri Udaleko Euskara Zerbitzuak. Guztira, 44 ume jaio dira Ordizian aipatu sei hilabeteetan.

Beharbada, hau ere interesatuko zaizu

Haurrentzako masaje tailerra
Loreekin une atseginak igaroz
Pentsamendu positiboari buruzko tailerra
Dantza jauzien ikastaroa, Patxi Perezen eskutik
Txirristi Mirristi prestatzeko azken lanetan
Grab This Widget

Iruzkin bat to “Masaje tailerra jaioberrientzat”

  1. [...] This post was mentioned on Twitter by Mikel Etxarri. Mikel Etxarri said: Masaje tailerra jaioberrientzat http://ff.im/-i35av [...]

Erantzuna utzi