Kultur Astea: kronika laburra
Kultur Astearen ekuatorea igaro dugu jada eta ekintzen zurrunbiloaren erdian murgilduta gauden honetan, orain arte eginikoaren kronika labur bat eskaini nahi dizuegu.
Hasi baino lehen, erregistro grafiko ugari jasotzen ari bagara ere, denbora pittin bat beharko dugu jasotako guztia argitaratzeko. Izan ere, jasotako guztia editatu eta Internetera igotzeko, egun hauetako jardun eromenarekin, astirik ez dago guztia egiteko. Poliki-poliki joango gara guztien berri ematen.
Kirol jarduerak, kidetze jarduerak, dantza emanaldiak, idazleak, bertsolariak, irteerak, bisita gidatuak… Denetarik ikusi ahal izan dugu hiru egun hauetan eta oraindik beste bi gehiago gelditzen zaizkigu.
Haur Hezkuntzako haurrak oso gustura izan ziren LH 3. mailako ikasleek ingelesez eskainitako antzerkia ikusten eta zer esanik ez dago atzoko ipuin kontalariarekin. Gaur, berriz, poz-pozik eta airosoak ikusi ditugu dantza egiten.
LHkoek era guztietako ekintzak burutu dituzte, baina oso bitxia iruditu zaigu gaur goizean, LH 2. mailakoek kidetutako DBH 2ko ikasleei, Hawaiiar janzkera dotore batez, eskainitako emanaldi bikaina. Modu berean, oso polita izan da 2. zikloko ikasleek Ordiziako txoko ezberdinak marrazteko burutu duten ekintza. 6. mailako ikasleek, berriz, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin izan dira emanaldi paregabe batez gozatuz.
DBHn ere ez dira atzean gelditu eta hitzaldiez gain, Herri Kirolak, bertsolariak, izotz irristaketa, museoetara bisitak… burutu dituzte. Baina, zalantzarik gabe, etapa honek Oiangura eginiko irteera azpimarratu beharko genuke. Etapa osoak Ordiziako txoko kuttun horretaz gozatu ahal izan zuen giro bikain batean eta eguraldi zoragarri batez lagunduta.
Ea gelditzen zaizkigun bi egunetan, eguraldiak laguntzen digun eta egitaraua arazorik gabe burutzen dugun.
Jarraian, orain arte, jasotako argazkiak eta bideoak jartzen dizkizuegu.
ORDIZIA MARRAZTEN BIDEO LABURRAK (telefono batez grabatuta)
ARGAZKIAK: HHko IKASLEAK DANTZATZEN
ARGAZKIAK: LH 3 eta 4ko IKASLEAK ORDIZIA MARRAZTEN
ARGAZKIAK: LH 6KO IKASLEAK EUSKADIKO ORKESTRAREKIN
















[...] This post was mentioned on Twitter by jolaus and Jakintza Ikastola, Mikel Etxarri. Mikel Etxarri said: Kultur Astea: kronika laburra http://ff.im/-i35bW [...]
[...] Aurreko kronikarekin jarraituz, ostegun eta ostiraleko azken txanpa ekintzez josita iritsi zitzaigun. Horregatik, berriro ere jasotako erregistro grafiko guztiak hemen aurkezteko zailtasunak ditugu. Izan ere, bizi izan dugun erritmoarekin ezinezkoa egin zaigu jasotako guztia Interneten ipintzea. [...]