Sahararen aldeko bertso jaialdia Tolosan

Tolosaldea Sahararekin elkarteak gurekin harremanetan jarri eta bertso jaialdi honen berri ematea eskatu digute. Gure ikastolak, aspalditik, Sahararren aldeko elkartasuna modu ezberdinetan adierazi du eta jaialdi honen helburuekin bat egiten dugunez, honen berri ematea erabaki dugu.

Jaialdi honetan bildutako dirua Tolosaldea Sahararekin elkarteak Mendebaldeko Saharako lurralde askean dagoen Miyic herrian eraikitzen den eskolarako bideratuko da. Garbi dago helburu horrekin denok bat egiten dugula eta hemendik gonbidatu nahi zaituztegu bertso jaialdira joan eta eskola berri horren eraikuntzan laguntzeko.

Bertsolariak: Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Jon Maia, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi.
Gai jartzailea: Amaia Agirre.
Lekua: Tolosako Beotibar pilotalekua
Eguna: martxoaren 28a, igandea
Ordua: 18:00

Sarreren salmenta: Tolosako Orbela, Raku eta Ikatzan, baita Kutxanet-en ere.

bertso jaialdia kartela

Irudiaren jatorrizko neurria ikusteko klikatu gainean

Beharbada, hau ere interesatuko zaizu

Bertso-Afaria
Idazle eta bertsolari bikainak
Bertso jaialdia
Herri Antzokia: asteburuko egitaraua
Hitzaroko begirale izateko lan-poltsa zabalik
Grab This Widget

Erantzuna utzi