Eskola XXI: alfabetizazio digitala
Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoko gurasoentzat antolatutako Guraso Eskolarekin jarraituz, gaur bigarren saioaren berri emango dizuegu.
Aurreko mezuan, eskola tradizionalaren porrota jorratu genuen eta eskolak eman beharreko aldaketen aurrean dauden arazo, zailtasun, oztopoak… aipatzen genituen. Saio hori galdera bat eginez amaitu genuen: eskolak eman beharreko aldaketa hori, eman al dezake teknologia geletara eraman gabe?
Guk oso garbi daukagu, geletara ez ezik, ikastolako esparru guztietara ere zabaldu behar dela bai teknologia, baita lan egiteko eta komunikatzeko formula berriak ere. Izan ere, teknologiaren erabilera testuinguru horretan bakarrik ulertzen baitugu. Hau da, derrigorrezkoak ditugun lan egiteko eta komunikatzeko era berri horiek burutu ahal izateko, teknologiaren presentzia ezinbestekoa da.
Testuinguru horretan, teknologiaren erabilera horrek dakartzan ondorioetan zentratu ginen bigarren saioan, eta gurasoen kezkak argitu nahian, segurtasun eta pribatutasunean arreta berezia jarri genuen.
Saio horretan erabilitako aurkezpena, laburpenak euskaraz eta gaztelaniaz eta bideo bat jartzen dizuegu.
LEHEN SAIOARI BURUZKO INFORMAZIOA
AURKEZPENA:
BIDEOA
LABURPENA EUSKARAZ
RESUMEN EN CASTELLANO

















[...] BIGARREN SAIOARI BURUZKO INFORMAZIOA [...]