Txotxongilo emanaldia Barrenan
Ordiziako Hitzaro Euskara Elkartearen web orrian jaso dugu ekitaldi honen berri eta hemen jartzen dizuegu.
Ikusi Makusi egitasmoaren lehen emanaldia izango da eta martxoaren 17an, asteazkenean, ospatuko da.
Rosa Martinezen “Rosa ipuin bat kontaidazu” txotxongiloen emanaldiarekin hasiko da Ikusi Makusiren aurtengo edizioa. Ikuskizuna 3 urtetik 8 urtera bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago eta Barrenako Batzar Aretoan izango da, arratsaldeko 17:00etan.














