Dantza ikastaroa
Jakintza Dantza Taldeak eta Hitzaro Euskara Elkarteak antolatuta eta Ordiziako Udalak lagunduta, “Dantza Ikastaro” bat burutuko da larunbatero Milagrosan arratsaldeko 15:30etatik 17:00etara.
Matrikula: 35 euro (azken eguna: martxoak 16)
Izen ematea: Hitzaron (943162366 edo hitzaro@gmail.com)
Ikastaroa martxoaren 20an hasiko da eta aurreikusita dago maiatzaren 29an amaituko dela. Beraz, interesatuta baldin bazaude, badakizu, lehenbailehen izena eman, espartinak armairutik atera eta oinak arindu. Anima zaitez!!!














