Euskaldun zaharrak Mintzalaguna egitasmorako

Gaur HItzaro Euskara Elkarteak duen web orrian, albiste hau irakurri eta bere interesa dela bide,hona ekartzea erabaki dugu.

Hitzaro elkarteak Ordiziarko Udaleko Euskara Zerbitzuarekin eta AEKrekin batera egiten duen Mintzalaguna egitasmoa martxan da irailaz geroztik. Egitasmoaren funtsa da euskaldun berrei euskaraz trebatzeko espazio naturalak sortzea. Horretarako ingurune beretsuko euskaldun berrien taldeak sortu dira euskaldun zaharrekin batera mintzapraktika egin dezaten.

Azken ikasturtean baina, euskaldun berriekin aritzeko euskaldun zaharren bila dabil elkatea, egitasmoan parte hartzen duen pertsona kopurua handia baita.

Taldeotan txertatzeko interesa bazenu, deitu Hitzarora (943 16 23 66).

Beharbada, hau ere interesatuko zaizu

Hitzaroko begirale izateko lan-poltsa zabalik
Ordiziako mintzalagunak plazan dagoeneko
Arramazka taldeak emango dio hasiera Ordizia Kantuz 09ri
Hitzaro Euskara Elkartearen Batzar Nagusia otsailaren 27an, Barrenan
Mauleko Maskaradetara irteera Hitzarorekin
Grab This Widget

Erantzuna utzi