Ebaluazio diagnostikoaren emaitzak

Dagoeneko argitaratu dira iazko ikasturtean EAEko ikastetxe guztietan LH 4ko eta DBH 2ko ikasleei egin zitzaizkien Diagnostiko Proben emaitzak.

Gure ikastolako ikasleen emaitzak inplikatutako familia guztiei abenduan eman zitzaizkien eta prozesu horretako gure ikastolako arduradun guztiak Berritzegune eta Ikuskaritzarekin batera emaitzen azterketa sakona burutzen ari dira, identifikatutako ahuleziei aurre egiteko hobekuntza plan bat diseinatu ahal izateko.

Dakizuenez, froga horien helburu nagusienetako bat ebaluazioa eta etengabeko hobekuntzaren kultura ikastetxe guztietara hedatzea izanik, gure ikastolak ez du horretarako inongo eragozpenik izan, aspalditik baitago kultura horretan murgilduta.

Une honetan, gure ikastolak identifikatu dituen indargune eta ahulezien analisi sakona burutu du eta aurrera begirako plana diseinatzen hasita gaude. Guretzat, hauxe ez da izan burutu dugun lehen kanpo ebaluazioa, baina EAE mailan gisa honetako frogen erreferentziarik ez dagoenez, datozen urteetako emaitzekin ondorio garbiagoak atera ahal izango ditugu.

Gure ikastolako emaitzak ezin ditugu publikoak egin, baina Erkide Autonomikoko txostenak atera direnez, hemen jartzen dizkizuegu ikusi edo jaitsi nahi dituenarentzat:

Txostenak jaitsi:

Lehen Mailako Hezkuntza 4. maila (PDF 272 Kb)

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 2. maila
(PDF 272 Kb)

Txostenak ikusi:

Lehen Mailako Hezkuntza 4. maila



Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 2. maila

Beharbada, hau ere interesatuko zaizu

Ebaluazio diagnostikoa
Ebaluazio diagnostikoa: helburuak eta ezaugarriak
Ebaluazio diagnostikoa: aplikazio prozesua ikastolan (2)
Ebaluazio diagnostikoa: helburuak eta ezaugarriak (4)
Ebaluazio diagnostikoari buruz jakin beharreko guztia
Grab This Widget

Erantzuna utzi