Lautada izoztuaren barrena
Berriro ere, gure mendizaleen kronika batekin gatoz. Ikusiko duzuen bezala, gure mendizale ausart hauek ez dira erraz kikiltzen diren horietakoak eta elurra eta izotzari aurre eginez, igandean ez zuten barkatu eta Arabako lautada izoztuaren barrena ibili ziren. Horra hor eguneko kronika:
Igandean, Olano mendira igotzeko asmoak elurraren erruz zapuztu zitzaizkigun, baina ordainetan edo, lautada izoztuaz gozatzeko aukera izan genuen. Asparrena udalerriko Egino eta Araia arteko zelai zabalek Siberia aldeko paisaien antza zuten:
Burruntziak nonahi eta antzigarra zuhaitzetako adarretara itsatsita. Abereak eta basapiztiak buru makur, apal, gosez eta hotz, muturren aurrean pasatzen zihoan “hankabidunen” taldeari begira. Tropel koloretsu hartako txikienen jolasgura ulergaitz izango zuten.
Haurrak eta otsokumeak elurra pozez hartzen duten bakarrak direla aspaldi entzun nuen…
Bideoa:
Argazkiak:












