Ostiralean, euskal inauteriak

Datorren otsailaren 12an, ostiral arratsaldean, EUSKAL INAUTERIAK ospatuko ditugu.

Hona hemen nola mozorrotuko garen eta maila bakoitzak dantza non egingo duen:

MAILA ZER NON
2 Urte Zakuzaharrak OLANO PAREAN.
3 Urte Miel-Otxin OLANO PAREAN.
4 Urte Sorginak OLANO PAREAN.
5 Urte Txorimaloak OLANO PAREAN.
1. Maila Kotilungorriak BARRENAN
2. Maila Baserritarrak BARRENAN
3. Maila IƱudeak eta artzainak JAUREGI BOTIKA -
4. Maila Luzaideko bolantak JAUREGI BOTIKA PAREAN
5. Maila Txori-izugarriak UDALETXE AURREAN
6. Maila Abaltzisketako txantxoak UDALETXE AURREAN
6. Maila Joaldunak IBILBIDE GUZTIAN
D.B.H. 1 Akelarrea

Desfilea:

Olano parean elkartuko gara 15:00etan desfileari hasiera emateko eta amaiera Barandiaran plazan izango da, 16:30ean. Gogoratu haurrak bertan jaso beharko dituzuela.

Ibilbidea ondorengo hau izango da
:

Villa Eugenia – Filipineta kalea – Fray Andres – Kale Nagusia – Santa Maria kalea – Barandiaran Enparantza.

Amaieran merienda goxoa izango da Barandiaran enparantzan: guztiontzat txokolate beroa!

Oharra: Eguraldi txarra eginez gero LHkoek ospakizuna frontoian egingo dute eta HHkoek Villa Eugenian ospatuko dute 15:15ak aldera.

Beharbada, hauek ere gustatuko zaizkizu

Gora euskal inauteriak!!!
Mauleko Maskaradetara irteera Hitzarorekin
Hitzaroren XV. urteurrena ospatzeko jaia urriaren 23an Ordizian
Ordiziako ostiraletako feriak saltzaile berria du
Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna

Erantzuna utzi