Euskaraz Bizi Eguna

Datorren asteartea, otsailaren 9an gure Ikastolan Euskaraz Bizi Eguna ospatuko dugu. Goiza Ikastolako eraikinetatik kanpo igaroko dugu herrian zehar, “EUSKARA GURE ALTXORRA” lemapean, gure hizkuntza eremu ezberdinetan erabiltzen: jolasean, erosketak egiten, ikuskizunez gozatzen, ondo pasatzen …

Horretarako egitaraua prest dago jadanik, baita Mertxe Aizpuruak egindako horma-irudia ere, egun horretan herriko denda eta txoko guztietan banatuko duguna.

Asteartean, 09:50etan abiatuko gara Saninazioko eraikinetik eta Plaza Nagusian bilduko gara Haur Hezkuntzako txikitxoekin jaiari hasiera emateko. Bertan Manuk hitz batzuk esango ditu eta horrela emango diogu hasiera jaiari.

Hasierako hitz hauen ondoren herrian zehar sakabanatuko gara:

  • Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak Plaza Nagusian geldituko dira jolasean.
  • Bigarren ziklokoak berriz, Frontoira abiatuko dira Herri Kiroletan aritzeko, DBH4ko ikasle talde batekin.
  • Hirugarren ziklokoek erosketak egingo dituzte herriko dendetan, aurretik, etxean bete beharko dute zerrenda, behar dutena bakarrik erosteko. Hauek ere laguntzaileak izango dituzte lan horretarako, DBH3ko ikasleak.
  • DBH 1 eta 2ko ikasleek gure aurtengo mezua zabalduko dute herrian zehar, “EUSKARA GURE ALTXORRA”. Denda, bulego eta txoko ezberdinetan Ikastolak atera duen horma-irudia eta egutegiak banatuko dituzte.
  • Haur Hezkuntzako ikasleak, DBH4ko ikasleekin batera, erosketak egingo dituzte arratsaldean merienda goxoa egiteko.

Taldeak herrian zehar ibili ondoren, 11:30etan Plaza Nagusian elkartuko dira berriro, Izaro pailazoaren ikuskizunez eta gure Ikastolako abesbatzak eskainiko dituen abestiez gozatzeko.

Festa TTIPI-TTAPA NATOR NI Argitxoren abestia kantatzen amaituko dugu, beraz, ondo ikasi. Eta ez ahaztu, egun horretan Ikastolako txandala eta Argitxoren bisera jantzita ekarri.

DBH 3 eta 4 ikasleek pilotalekuan emango diote bukaera festari kirola eginez.

Beharbada, hauek ere gustatuko zaizkizu

Euskaraz Bizi Eguna
Otsaileko menua
Euskaraz Bizi Eguna
Euskaraz Bizi Eguna – Kronika laburra
Euskararen Nazioarteko Eguna: klik egiozu euskarari

Erantzuna utzi