Elurretara goaz eta ekainean Pirineoetara!!!

Jakinsaroko lagunak, berriro albiste pozgarriekin datozkigu. Aspaldi agortu zitzaizkigun hitzak talde honen lana adierazteko, horregatik, hobe isiltzea eta beraien blogean argitaratu dutenarekin uztea.

Somportera joateko eguna hurbiltzen ari denez, zerbait aipatzea bururatu zaigu puntu garrantzitsuenak gogorarazteko.

Irteera, larunbatean, hilaren 20an, izango da arboledatik goizeko 6etan (ea minutu batzuk lehenago azaltzen garen puntual irteteko). Buelta, toki berean igande iluntzean.

Alojamendua iazko toki berean egingo dugu, hau da, Jakako Unibertsitateko egoitzan, gela bikoitzetan eta hirukoitzetan bananduta. Pentsio erdia hartu dugunez, larunbateko afaria eta igandeko gosaria ordainduta ditugu eta ez da eraman behar ez izararik ez eta toallarik ere. Eraman behar dena; bi egunerako bazkaria da, pistatan bazkalduko baitugu, eta ez ahaztu betaurrekoak, eguzkitako krema, eskularruak, eta abar. Joaterakoan Liedenan geldituko gara ogia edo ogitartekoak erosi ahal izateko eta iganderako ere zerbait antzekoa pentsatu beharko dugu.
Antolaketari dagokionez ez dago iazkoarekin alderik (eskien alokairuan, e.a.). Aurten ere, 112 lagunekin bete ditugu bi autobusak eta pazientzia apur bat beharko dugu dena ahal den azkarren eta hobekien ateratzeko.

Bestalde, prest dugu ekaineko 25etik 27ra Pirinioetara egingo dugun txangoaren plana. Aurten beste bailara bat ezagutuko dugu: Tena Bailara. Irteerak ere aukeratu ditugu, eta ederrak gainera : Anayet larunbatean eta Laku Urdinak igandean. Elurretatik bueltan hasiko gara blog honetan izenak hartzen eta izena ematerakoan bueltan iritsiko zaizue mezu bat bilera eguna adierazten. Martxoaren erdirako dena itxita uztea espero dugu.

Lehenago, badakizue 14ean Olano irteera dugula eta zerbait komentatu nahi badiguzue, ba hori, galdetu. Bestela iruzkinak idatzi harremanetan jartzeko.

Beharbada, hau ere interesatuko zaizu

Elurretara goaz!!!
Murumendi
Lautada izoztuaren barrena
Somport
Jakintza ikastola Somporten izan da
Grab This Widget

Erantzuna utzi