Iragarki berria – Ametsak egia bihurtu
Aurreko mezu batean esan genizuen bezala, 2010eko matrikulazio kanpainarako erabiltzen genuen iragarkia kentzea eta berri bat prestatzea erabaki genuen. Bada, jada, kalean dugu eta hemen aurkeztu nahi dizuegu.
Bideoa ekoizteko, Stop motion izeneko teknika erabili dute lan horretan aritu diren irakasleek. Baliabide eta denbora faltari aurre eginez, ilusioz gainezka aritu zirenek gainontzeko lankideen eta parte hartu duten ikasleen laguntza eskertu nahi dute, beraien jarrera bikain hori gabe, hau guztia ezinezkoa izango bailitzateke.
Iragarkia, beharbada, ez da ikastetxeok ekoizten dugun ohiko iragarki horietako bat non ikasleak gauza zoragarriak egiten azaltzen diren. Gurean, ikasleek ikastolan egiten duten ibilbidea modu ezberdin batean irudikatu nahi izan dugu, besterik ez. Ibilbide horretan amestutakoa egia bihurtzeko ikastolak eskaintzen dituen aukerak, gainditu beharreko oztopoak, hartu beharreko erabakiak, norbanakoaren esfortzua nahiz elkarlana… dira gure errealitatearen ikur garrantzitsuak eta fantasiazko bideo batekin adierazi nahi izan ditugu.
Ez dakigu hori guztia adieraztea lortu dugun, baina bideoa ikusteko aukera izan dugunok harrituta gelditu gara gure irakasle hauek egin duten lanarekin eta transmititzen duen mezuarekin. Txapela kentzeko modukoa iruditu zaigu eta espero dezagun zuei ere gustatzea.
Zuen iritziaren zain, hortxe uzten dizuegu gure produkzio berri hau bi neurri ezberdinetan:
















Zorionak lan bikain honetan parte hartu duzuen ikasle eta irakasle guztiei. Lan txukuna egin duzue!
Zorionak danori!! Horrelako gauza ederrak ematen diote gure Ikastolari fama mundu guztian. Jarraitu horrela!
Mila esker!!! Hasieran, zalantzarekin baina ilusio handiz ekin genion lanari, ez genekien oso ondo aterako zitzaigun eta publikatzeko moduko zerbait egingo genuen edo ez. Orain, ordea, oso gustura gaude emaitzarekin. Luxu bat da talde lanean Mikelekin eta Urkorekin aritzea!!!
Mila esker!!!Niretzat, luxu eta ohore bat izan da Ainhitze eta Urkorekin lan egitea. Ainhitzeren txinparta eta Urkoren sosegua osagarriak dira eta lanerako koktel ederra osatzen dute. Gainera, zuekin sortzen den lan giroarekin, zaila da gustura ez egotea eta emaitza txarra izatea.Dagoeneko, beste ideia sorta bat dugunez, ikasturte honetan ustegabe bat baino gehiago emateko gogoz gaude. Adi egon!!!
[...] This post was mentioned on Twitter by jolaus and Jakintza Ikastola, Mikel Etxarri. Mikel Etxarri said: Iragarki berria – Ametsak egia bihurtu http://ff.im/-eYDib [...]
[...] 31a Egun hauetan, matrikulazio kanpaina dela eta, bideo ezberdinak aurkeztu dizkizuegu (Bat eta Bi). Bideo horiekin, gure ikastolaren errealitatea beste ikuspegi batetik erakutsi nahi izan [...]
Zorionak denori egin dezuten lan bikain honegatik. Horrelako lanak bereizten dute ikastola edo eskola bakoitzaren nortasuna. Orain badezute lana ikasleen ametsak egia bihurtzen. jajajajaj. Zorte on¡¡¡