Iragarkiko irudiak
Ez dakigu hau esklusiba edo interesatutako “filtrazio” bat ote den. Kontua da 2010eko iragarkia prestatzen ari diren irakasleek dena sekretupean gorde dutela eta orain arte ezer gutxi jakin dugula. Horregatik, gaur iritsi zaizkigun argazki hauekin bideo bat muntatzea erabaki dugu, nahiz eta irudi askotan parket baino ez da ikusten.
Gure iritziz, argazki hauek oso gutxi erakusten duten arren, baliagarriak izan daitezke iragarkiak izango duen itxura ezagutzeko. Horregatik, eta benetako iragarkia gure esku jarri bitartean, horrekin konformatu beharko dugu.
Irudietan etapa ezberdinetako ikasleak antzeman daitezke, koloredunetako kuxin eta oihalak, apaingarri ezberdinak, Euskaraz Biziko Argitxo bat, ikastolako logo erraldoia… Benetan, ez dakigu zer aterako den, baina itxura ezin hobea duela iruditu zaigu. Gainera, eman dioten misterio kutsu horrekin, edozer gauza espero genezake. Ikusiko dugu.














