DBH 3koak iraupen eskia praktikatzen
Aurreko asteazkenean, urtarrilaren 13an, Dbh 3ko ikasleak Belaguako iraupen eski pistetan jo eta su ibili ziren eskiatzen.
Goizeko 07:30ean Arboledatik irten eta 11:00etan Larrako eski pistetan materiala hartuta prest zeuden ikastaroa burutzeko. Hiru orduko ikastaroaren ondoren, beraiek zioten moduan, denak eskiatzaile “pro” bihurtu ziren. Goizean ikasitakoa praktikan jarri asmoz, arratsaldean ere gozatu handia hartu zuten, oraingo honetan bere kaxa.
Pena handiz baina etxera itzultzeko garaia iritsi zen eta egun polita igaro ondoren iluntze aldera itzuli ziren Ordiziara. Nolako eguna pasa zuten jabetzeko nahikoa duzue argazkiak ikustea. Datorren urtean 2 egun?














