Urruñako ikastolaren alde

Aurreko igandean, Urruña eta Ziburuko ikastolen aldeko saio bikoitz batean, “Irrien lagunak” ikuskizun berria eskaini ziguten “Pirritx, Porrotx eta MariMotots” pailazoek Majori kiroldegian.

Arrakasta itzela lortutakoa eta iparraldeko ikastolen egoera zaila arintzeko balio izugarria izango duena. Horregatik, euren izenean eta Goierriko ikastolon izenean, esker mila eman nahi dizuegu jaialdi bikoitz hau antolatzeko lan itzela egin behar izan duzuen guztioi, jaialdien egunean lagundu zenuten guztioi eta, nola ez, bertara joan zineten 2.500 lagun guztioi.

SARITUTAKO ZENBAKIAK

1.- saria: 1085
2.- saria: 0501
3.- saria: 0399

Zorionak saritutako guztiei. Emanaldian ateratako irudi batzuekin eta “Irrien lagunak” diskoaren grabaketaren bideoarekin uzten zaituztegu.

ARGAZKIAK

BIDEOA

Beharbada, hau ere interesatuko zaizu

Kilometroak 2009: hirekin mundura dantzan
Goierri eta Urruña-Ziburuko ikastolak bateginik
Herri Urrats 2009 – Kanta
Urruñako ikastolaren alde
Ordiziako I. Kirol Sariak banatu dira
Grab This Widget

Iruzkin bat to “Urruñako ikastolaren alde”

  1. [...] This post was mentioned on Twitter by Jakintza Ikastola, Mikel Etxarri. Mikel Etxarri said: Urruñako ikastolaren alde http://ff.im/-dC62s [...]

Erantzuna utzi