Ordiziako ikasleen Olentzero 2009
Urtero legez, usadioari eutsiz, gure Lehen Hezkuntzako ikasleekin Ordiziako kaleetara atera gara. Tarteka euriak bisita egin digun arren, eguraldia nahiko ongi portatu dela esan dezakegu. Giro bikaina bizi izan dugu Ordiziako kaleetan eta gure ikasleak pozik aritu dira. Gures ustez, hori ikusita, Olentzero oso zintzoa izango da beraiekin eta zoriontasuna eramango du etxe guztietara. Hala bedi!!!
Atzo esan genizuen bezala, zuzeneko emisioa prestatuta genuen zuei guztioi eskaintzeko. Telefono baten kamararekin burutu behar genuen eta halaxe egin dugu, baina lehen aldia izanik, hankasartze txiki bat izan dugu eta emisioa beste kanal batetik atera zaigu eta ez guk aurreikusita genuen kanaletik. Beraz, zuzeneko emisioa atera, atera da, hori bai, okerreko bidetik.
Nolanahi ere, eta horrelakoak saihestu nahirik, zuzeneko emisioko bideoak Youtuben gorde ditugu eta bideo-kamararekin grabatutako bideo eta argazkien azpian jartzen dizkizuegu.
BIDEOA
ARGAZKIAK
ZUZENEKO EMISIOKO BIDEOAK













