AEKko postal eta idazlan lehiaketa

Goiztiri AEK euskaltegiak Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuaren babesean antolatuta eta Ordiziako Jakintza Ikastola eta UrdanetaOianguren ikastetxeetako 5, 6, DBH1 eta DBH2 mailetako ikasleak protagonista izanik, 2009 urteari dagokion Eguberrietako postal eta idazlan lehiaketaren irabazleak jarraian datozen hauek izan dira.

Gogoratu sari banaketa asteartean, hilaren 22an, izango dela, arratsaldeko 7etan Barrenan.

A) POSTAL LEHIAKETA: 5, 6 eta DBH1eko ikasleei zuzendua. Bi ikastetxeek hiruna sari. Gaiak Euskal Herriko Eguberri edota Gabonekin lotura izan beharko du.

Jakintza Ikastola:

  • 1. saria: Ana Samaniego (DBH1). Lazkaoko Gerriko liburudendan erosteko 60 €-ko tikea.
  • 2. saria: Uxue Alvarez (6.B). Lazkaoko Gerriko liburudendan erosteko 45 €-ko tikea.
  • 3. saria: Maitane Perez (5.A). Lazkaoko Gerriko liburudendan erosteko 30 €-ko tikea

Urdaneta-Oianguren Ikastetxea:

  • 1. saria: Unai Ramirez (DBH.1). Lazkaoko Gerriko liburudendan erosteko 60 €-ko tikea.
  • 2. saria: Naroa Calvo (6.). Lazkaoko Gerriko liburudendan erosteko 45 €-ko tikea.
  • 3. saria: Paula E. (5.). Lazkaoko Gerriko liburudendan erosteko 30 €-ko tikea.

B) IDAZLAN LEHIAKETA: DBH2ko ikasleei zuzendua. Parte hartzaile guztien artean hiru sari. Gaia librea.

  • 1. saria: Garazi Araña Oiarbide “Alice” (Jakintza) “miracle drug/sendagai miragarria” lanagatik. Lazkaoko Gerriko liburudendan erosteko 90 €-ko tikea.
  • 2. saria: Ageda Aizpuru “Uxue” (Oianguren) “saltzen ez diren txapinak” lanagatik. Lazkaoko Gerriko liburudendan erosteko 70 €-ko tikea.
  • 3. saria: Goiatz Gorostiza “Goi-Goi” (Oianguren) “galtzerdiaren abentura” lanagatik. Lazkaoko Gerriko liburudendan erosteko 55 €-ko tikea.

postala_aek
Egilea: Ana Samaniego DBH 1

Beharbada, hauek ere gustatuko zaizkizu

AEKko Postal eta Idazlan Lehian gure ikasleen emaitza bikainak
Aiton-amonentzako oinarrizko euskara ikastaroaren aurkezpena
Ordiziako 2010eko horma-egutegia
Euskara ikastaroak gurasoentzat
Komiki lehiaketako sariak gure ikasleentzat

Erantzuna utzi