2009-2010 ikasturtean euskara ikasteko diru-laguntzak

euskara_ikasteko_txikiUdalbatzarrak 2009ko azaroaren 26an egindako osoko bilkuran 2009-2010 ikasturtean euskara ikasteko diru-laguntzak emateko prozedura arauntzen duten oinarriak behin-behingoz onartzea erabaki zuen.

Bai erabakia eta bai Oinarriak udaletxe honetako Idazkaritzan egongo dira jendaurrean ikusgai 30 egunez ediktu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasita, nahi dutenek aztertu eta egoki deritzoten ohar eta alegazioak aurkez ditzaten.

Legeak iragarkia jendaurrera aterata edukitzeko jartzen duen epea inork ezeren erreklamazio edo oharrik egin gabe pasatzen bada, behin-betiko onartutzat joko dira erabakiak, beste erabakirik hartu beharrik gabe.

Toki-jaurbidearen oinarriak arautzen dituen 7/85 legearen 49. atalean adierazitakoari jarraiki ematen da horren guztiaren berri.

Alegazioak aurkezteko epea: 2010/01/21

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

OINARRIAK (PDF 44 Kb)

Beharbada, hau ere interesatuko zaizu

Euskara ikasteko diru-laguntzak emateko oinarriak
Uda ikastaroak egiteko diru-laguntzak, unibertsitarientzat
Ikastolen ikasmaterialak – Katalogoa
2009-2010 ikasturterako diru-laguntzak
Iparraldeko ikastolen alde
Grab This Widget

Iruzkin bat to “2009-2010 ikasturtean euskara ikasteko diru-laguntzak”

  1. [...] This post was mentioned on Twitter by Jakintza Ikastola, Mikel Etxarri. Mikel Etxarri said: 2009-2010 ikasturtean euskara ikasteko diru-laguntzak http://ff.im/-cZBO5 [...]

Erantzuna utzi