Euskal Herriko Ikastolen Elkarte berria

ikastolen_elkarteAspaldiko ametsa zen Euskal Herriko ikastola guztiak bilduko zituen erakunde berri bat sortzea. Azkenean ametsa gauzatu dela ikusi dugu nahiz eta hori gauzatzeko bidea luzea eta korapilatsua izan. Ikastolen erakunde berriak, Europako Kooperatiba Elkartearen forma hartu du juridikoki.

Esan dugun bezala, bidea luzea izan da eta oraindik ez dela amaitu esan behar dugu. Izan ere, momentuz, Nafarroako ikastola gehienak ez dira sartu erakunde berrian. Dena den, itxaropen osoa dago, denbora asko baino lehen Nafarroako ikastola denak erakunde berrian izango direla esateko.

Behin ikastolen erakunde berria sortu ondoren, ikastola bakoitzari dagokio erabakitzea sartu edo ez sartu erakunde berrian. Urte amaiera arteko epea dugu horretarako ikastolak. Dagoenekoz ikastola gehienek hartu dute erabakia eta erakunde berriko partaide izatea eskatu dute. Jakintza ikastolaren kasuan, abenduaren 15ean aztertu eta hartuko dugu gure erabakia.

Ondorengo lerro hauetan ikus ditzakezue zeintzuk diren Euskal Herriko Ikastolen Europako Kooperatiba Elkartearen aurtengo gestio planean aipatzen diren hiru atal nagusiak:

A.- Ikastolen Hezkuntza proiektu komuna aplikatzeko, ebaluatzeko eta eguneratzeko bultzatzaile izan eta ikastola bakoitzaren laguntzaile izan bere berariazko hezkuntza proiektua diseinatzean eta garatzean
B.- Ikastolen zerbitzu kolektiboen antolakuntzaren eta kudeaketaren bilakaeran eta antolakuntzan arduradun izatea
C.- Ikastolen zerbitzu kolektiboak entrepresa berrian bildu eta kooperatiba berria sortu.

Beharbada, hauek ere gustatuko zaizkizu

.eus domeinuaren aldeko ekimena
Ikastolen mapa digitala gure ikasleek egina
Ikasys proiektu berria gure ikastolan
Politeknika Txorierri BIEn bazkidetu da
Ikastolen VI. Batzarra

Iruzkin bat to “Euskal Herriko Ikastolen Elkarte berria”

  1. [...] This post was mentioned on Twitter by Jakintza Ikastola, Mikel Etxarri. Mikel Etxarri said: Euskal Herriko Ikastolen Elkarte berria http://ff.im/-cJbUC [...]

Erantzuna utzi