Gaur, oso egun polita bizi izan dugu gure ikastolako bazter guztietan eta mezu honen bidez, egindako guztiaren laburpen txiki bat eskaini nahiko genizueke. Zoritxarrez, ateratako argazkiak oraindik ez ditugu eskura, baina jaso bezain azkar, hementxe izango dituzue.
Pregoiaren eta kantuen entzuketarekin hasiera eman diogu egunari. Gero, etapa edota maila bakoitzak bere egitaraua burutu duenez, handienekin hasiko gara gaur eta beraien ekarpen zoragarriak goraipatu eta zabaltzen dizkizuegu.
Batxilergoko 2. mailakoek, Euskaljakintzan ZABALDU EUSKARA! oihukatuz eta aldarrikatuz, abesti (3 bertsio) eta bideoklipa prestatu eta grabatu dituzte guztiokin partekatzeko.
Abestiaren hiru bertsioak entzuteko edo jaisteko klikatu ondorengo estekatan.
LETRA
Aiba zeatik ez (x 7)
gurea da ta!
Bakarra da-da, altxorra da-ta
goazen babestera.
Maitatzekin-kin nahikoa ez ta
hobe hitz eitea.
Tabernetan-tan, kaleetan-tan
eta edozein lekutan.
Hitzeiteko-ko, ligatzeko-ko
ta ondo pasatzeko.
Ez badeu erabiltzen galdu egingo da,
kulturaren oinarria galdu egingo da,
euskaldunon nortasuna galdu egingo da,
ez badeu erabiltzen galdu egingo da.
Zabaldu euskara (x 5)
denok batera!!!
BIDEOA
Batxilergoko 1. mailakoek, berriz, euskararen presentzia gure egunerokotasunean aldarrikatu dute eta “EGUNERO” izeneko abesti ezagunarekin beheko bideoa grabatu dute.
BIDEOA
Lehen Hezkuntzan, aurreko egunetan burututako ekintza batzuen amaierarekin jarraitu dute. Ikasleek eginiko SMSak deszifratu eta Argitxo “modernoak” bozkatu dituzte, Argitxoren urtebetetze eguna ospatu dute, jolasak antolatu dituzte, batxilergoko ikasleek prestatutakoa ikusi eta gozatu dute…
BIDEOA
ARGAZKIAK
Haur Hezkuntzako haurrek, giro alai eta atseginez, Argitxoren urtebetetze eguna ospatu dute. Merienda goxo-goxoa eta Argitxoren opari txikiekin, a ze nolako gozatua!!!
ARGAZKIAK

[...] This post was mentioned on Twitter by Josu Ansola, Mikel Etxarri. Mikel Etxarri said: Euskararen Eguna, kronika laburra http://ff.im/-co7q6 [...]
Euskararen eguna 365 egunetan izatea lortuko bagenu…! Ondo izan!