Aktibitate itzela Lehen Hezkuntzan

Aurreko asteko eguraldi euritsuak 4. mailako ikasleek Zerain eta Segurara eginiko bisita ez zuen zapuztea lortu eta giro ezin hobea ekarri zuen asteari paso ematearekin batera, gure Lehen Hezkuntzak ekintzaz beteriko aste bat bizi izan du.

Txikienekin hasita, 1. mailako ikasleak “dinosauroen garaia” lantzen ari dira eta hortxe harrapatu ditugu maketa bat egiten eta sumendien erupzioak sortzen. Gainera, Karrantzara bidaia zoragarri bezain luzea egin dute Karpin Abentura Parkea bisitatzeko.

Hori gutxi balitz, Argitxoren jolasen bideoak grabatzen hasi dira gure web honen Euskaraz Bizi orrian txertatzeko.

lh_jarduerak_txiki2. mailakoak Erdi Aroa ari dira lantzen eta norbere gaztelua egiten ari da, emanaldi bat ere prestatzen ari dira eta, azken egunotan, bi irteera burutu dituzte gaia sakontzeko: Ordiziako Erdi Aroa bertatik bertara ezagutzeko lehena eta Xabierko Gazteluak eskaintzen duen ikusgarritasuna eta edertasuna bizitzeko bigarrena.

4. mailakoak Goierri eskualdeari buruzko proiektua ari dira garatzen eta testuinguru horretan kokatu behar dugu Zerain eta Segurara burutu zuten irteera. Hango museoak, kartzela, etxe zaharrak… bisitatuz, gure eskualdearen historia hobeto ezagutzeko aukera izan dute.

Bestalde, Giza Hezibidea eta Tutoretza saioetan, bizikidetza lantzen ari direnez, era askotako jarduera burutzen ari dira horren garrantzitsua den esparru hori jorratzeko. Horien artean, jolas kooperatiboak.

5, mailako ikasleek Ikaspilotak antolaturiko topaketara joan ziren Ordiziako frontoira. Gure kultur ondarea den kirol hau modu dibertigarri batean jorratzeko aukera izateaz gain, nahiko ezezagunak diren modalitateetan aritzeko parada izan zuten.

6. mailako ikasleak Antzinako Gizakien gaia jorratzen ari dira eta Oñatiko Arrikrutz kobazulora joan ziren gure arbasoek utzitako aztarnak ikustera eta, bidaia baliatu zuten gure kulturaren beste altxor bat bisitatzeko: Arantzazu.

Ikusten duzuenez, oso aste mugitua gure Lehen Hezkuntzan bizi izan dutena eta hemendik LHko irakasleei eskerrak eman nahi dizkiegu egin duten ahalegin bikain horrengatik eta, nola ez, hori guztia egin eta gero, erregistro grafikoa bildu eta argitaratzeagatik. Mundu honetan gabiltzanok, ederki asko dakigu zenbat ordu behar diren lan horiek guztiak argitaratzeko eta eskertzekoa da jarraian doan bideo eta argazki sorta ikaragarri hau argitaratzeko eta guztion eskura jartzeko hartu duten lana eta denbora. Mila esker!!!

Argitxorekin jolasean (LH 1)

Dinosauroen garaia lantzen (LH 1)



Erdi Aroa lantzen (LH 2)

Goierri lantzen – Zerain-Segura irteera

Jolas kooperatiboak – Bizikidetza (LH 4)

Ikaspilota (LH 5)



Arantzazun (LH 6)

Arrikrutz (LH 6)

Beharbada, hau ere interesatuko zaizu

Eskualdea ezagutuz (Zerain-Segura)
Urruñako ikastolaren alde
Kultur Astea: kronika laburra
Euskadiko Txapeldunak
6. mailako ikasleek burdin harana bisitatu dute
Grab This Widget

3 iruzkin to “Aktibitate itzela Lehen Hezkuntzan”

  1. [...] This post was mentioned on Twitter by Jakintza Ikastola, Mikel Etxarri. Mikel Etxarri said: Aktibitate itzela Lehen Hezkuntzan http://ff.im/-bMu9T [...]

  2. Eta hori guztia gutxi balitz, triku bat ikastolan agertu eta hori ere baliatu dute naturari zor diogun begirunea eta animaliekiko errespetua lantzeko. Eta, nola ez, erregistro grafikoa ere jaso dute.

  3. Kaixo denori!! LHko irakasleok egin ditugun ekintza hauen guztien erregistro grafikoa jaso badugu ere, ezingo zenukete web orriaren bidez horien berri izan Mikelek egiten duen lan extra bikaina egingo ez balu. MILA ESKER ZURI, MIKEL, guk grabatutakoa hain ongi editatzeagatik eta berehala argitaratzeagatik!!!! Hamar puxtarri eta txaloak zuretzat!!!!

Erantzuna utzi