Euskalgintzaren mapa

Kontseiluak Euskalgintzaren mapa direktorioa aurkeztu du eta euskalgintza.org web orrian diotenaren arabera hauxe da egitasmo honen izaera eta asmoa:
Oro har, euskararen normalizazioa lortzeko lan egiten duten erakundeek osatzen dute euskalgintza.
Eta zer kontsideratu behar da herriko euskalgintza? herri bakoitzean euskararen garapen osoa lor dadin eragiten eta bultzatzen inplikatzen diren gizarte erakundeen bilgunea da.
Jakina, Euskal Herri osoan euskalgintzaren egoera ezberdina da eta, ondorioz, ez dira modu berean osatzen euskalgintzaren bilguneak. Oro har, euskararen normalizazioa bultzatzen lan egin nahi duen orori zabaltzen zaizkio euskalgintzaren bilguneko ateak. Hala, gorago aipatu definizioaren arabera, herrietako taldeek zehaztuko dute herri bakoitzean nola osatzen den euskalgintza.
Kontseiluak sortu duen Euskalgintzaren mapa direktorioaren bidez, euskararen normalizazioa lortzeko lanean ari diren elkarte eta erakundeen ekintzak eta egituraketa azaldu nahi dira, eta beren arteko harremanak erraztu eta esperientziak trukatzeko lanabesa izan nahi du.
Gune berri hau jendearen partaidetzan oinarritzen denez, bere ateak zabalik utzi ditu izena eman eta parte hartu nahi duen ororentzat. Baten batek parte hartzeko asmoa baldin badu, gunearen helbide honetan xehetasun guztiak topatuko ditu.















