Ikasleen irteera profila

Jakintza ikastolako lehentasuna da Konpetentzietan Oinarrituta Curriculumaren lanketa, horrela adierazi dugu aurkeztu berri dugun Gestio Planean. Iazko ikasturtean ere horrela izan zen, beraz konpetentzien lanketaren bidean ibilbide bat egiten ari gara. Aurtengo ikasturterako aurreikusi dugun lanketaren artean, derrigorrezko ikastaldia amaitzen duen ikasle baten irteera profila zein izan behar duen zehaztea da. Horretan ari gara egun hauetan Jakintzako irakasleria guztia.

Gure eguneroko lanketa eta ikasleak 16 urte betetzen dituenean beharrezko izango dituen ezagutzak eta konpetentziak norabide egokian ote dauden aztertzen dihardugu.
Honelako galderei erantzuten ahalegindu gara. Zeintzuk dira, nire arloko ikuspegitik, edukirik garrantzitsuenak nire ikasleentzat? Nire ikasleekin lantzen ditudan eduki horietan ba ote daude nire ikasleentzat balio berezirik izango ez duten edukiak?

Ikaslearen irteera profila dela eta, zer da ikasleak behar duena? Bakar bakarrik eremu akademikoa eta laborala? Edo baita ere pertsonaren garapenaren lanketa, bakarkako egoeretan eroso sentitzeko, berdin bizitza sozialeko egoeretan, edo bizitza fisiko eta naturaleko egoeretan? Berdin lantzen al ditugu eremu guztiak? Garrantzia berdina ematen al diegu?

Eztabaida interesgarriak izan ditugu egun hauetan gure artean. Ezin ukatu iazko ikasturtetik hasita, ari garela poliki poliki konpetentzien lanketa gure eguneroko lanean txertatzen. Dena den, batek baino gehiagok esaten du maila teorikotik maila praktikora salto handiagoa egin behar dugula eta horretarako ditugun beldurrak uxatu beharrean gaudela.

Beharbada, hau ere interesatuko zaizu

Ikastolako irakasle profila
4 urteko haurrak aroztegian
XXII. Kultur Astea
Bizikidetza Jakintzan
Hechoko irteera prestatzen
Grab This Widget

Erantzuna utzi