Bizikidetza DBHn

dbh_txikiUrriaren 27an hasitako formazio saioari jarraipena eman diogu gaurkoan DBHko etapan. Denok dakigu DBHko etapak bere zailtasun propioak badituela elkarbizitza eta bizikidetza arloan. Gaurko saioan, DBHko irakasleok jardun dugu hain garrantzitsuak diren elkarrekin bizitzen ikasi eta norbera izaten ikasi bezalako konpetentzia orokorrekin erlazionatutako hainbat jarduera aztertzen eta lantzen. Jakintza ikastolaren komunitatean sortzen diren gatazkak behar diren bezala kudeatzeko eta bertatik ondorio positiboak ateratzeko, trebatzen jardun dugula esan behar dizuegu.

Gatazka baten aurrean, benetako interesetan oinarritutako negoziazioa, bere fase ezberdinak. Bertan erabili beharreko doinu edo tonu positiboa, kontuan izan beharreko arauak, era askotako irtenbideak proposatzea….etab izan dira landu ditugun eremuak.

Hiruko taldeak egin eta ariketa praktiko bat landu dugu. Egia esateko, gaurko gatazkak nahikoa ondo kudeatu ditugulakoan gaude, ez da oso konplikatua izan. Jakin badakigu gatazka errealak ez direla hain modu xamurrean kudeatuko. Halere zalantzarik ez dugu trebakuntza hau guztiz baliagarria izango zaigula gatazka errealetarako ere.

Beharbada, hau ere interesatuko zaizu

Guraso Eskola DBHko gurasoentzat
Bizikidetza arloan urrats berriak
Hitzaro Euskara Elkartearen Batzar Nagusia otsailaren 27an, Barrenan
Klaseak amaitu dira
Hizkuntza Eskola Ofizialeko matrikulazioa
Grab This Widget

Iruzkin bat to “Bizikidetza DBHn”

  1. [...] This post was mentioned on Twitter by Jakintza Ikastola, Mikel Etxarri. Mikel Etxarri said: Bizikidetza DBHn http://ff.im/-aV65C [...]

Erantzuna utzi