Atzerriko egonaldietarako laguntza deialdia
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. Zikloko eta Batxilergoko ikasleentzat atzerrian alemana, frantsesa eta ingelesa ikasteko kurtsoetarako plazen deialdia kaleratu du.
Laguntza hori eskatzeko aginduan adierazitako ondorengo baldintzak bete behar dira:
a) 2008-2009 ikasturteko beken deialdi orokorreko beka-onuraduna izatea. Plazak betetzen ez badira bekadun ikasleekin, bekadun ez direnek ere, lurralde eta txanda bakoitzean geratu diren plaza horiek betetzeko aukera izango dute, baldin eta gainontzeko baldintzak betetzen badituzte eta puntuaziorik handienak atera badituzte.
b) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak aurreko urteetan atzerrian ikastaroak egiteko deitu dituen plazen onuradun ez izatea.
c) Eskatutako plazari dago(z)kion hizkuntza(k) 2007/2008 eta 2008/2009 ikasturteetan ikasi izana, azkeneko hau Autonomi Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean.
d) Eskatutako hizkuntzan gutxienez 6ko puntuazioa izatea, eta gutxienez 15eko puntuazioa izatea nota hau eta 2008/2009 ikasturteko batazbesteko nota batuta.
e) 2010. urtean 19 urte betetzea, gehienez.
Internet bidez bete beharko du eskatzaile bakoitzak bere eskaria (http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net edo www.ikasle.net helbidean BEKAK, UNIBERTSITATEZ KANPOKO IKASLEAK atalean) eta ikastetxean entregatu aita, ama edo legezko tutoreak izenpetuta eta NAN edo pasaportearen kopiarekin batera.
Eskaera aurkezteko epea azaroaren 30ean amaituko da. Interesaturik zaudetenok zuen eskaera ikastolako administrazio bulegoan (Altamira auzoan) aurkeztu behar duzue.














