Hitzaroren XV. urteurrena ospatzeko jaia urriaren 23an Ordizian
Hitzaro, Ordiziako Euskara Elkartea, 15. urteurrena ospatzera doa datorren ostiralean, hilaren 23an, eta gonbitea luzatu du parte hartu nahi duten guztientzat.
Gure ikastolak ospakizun hau baliatu nahi du Hitzarok egiten duen lana aitortu eta txalotzeko eta, nola ez, gure zorionik beroenak emateko. Bejondeizuela!!!
Horra hor, euren blogean luzatu duten mezua:
‘Hitzarok 15 urte, norantza bera norabide berriak‘ lelopean ospatuko du elkarteak jaia datorren ostiralean, urriak 23. Arratsaldeko 18:00etan hasi eta biharamunera arte iraun dezake Hitzarok antolatu duen egitarauak. Haur jolasak, argazkia, kantu-jira eta kantu-afaria izango dira osagaiak. Afaltzera joan nahi duzuenok bihar arte izango dituzue tikeak salgai Hitzaron.
Animatu eta ospatu gurekin jai handia!














