Eskutitza ikasle ohiei

Jakin, badakigu, zuetako askok web hau jarraitzen duzuela. Batzuk, zuzenean hemen sartzen zarete, beste batzuk, berriz, Facebook-en dugun espazioaren bitartez jasotzen duzue gure ikastolaren berri. Nolanahi ere, badira beste batzuk oraindik bestelako bideak erabiltzen dituzuenak. Horientzat, bereziki, eskutitz hau bidali dizuegu postaz:

Kaixo aspaldiko:

Denboraldi bat pasa ondoren berriro hemen gaituzue Jakintza ikastolako kontuekin. Jakintza ikastolak 40 urte bete zituela eta zuetako askorekin elkartzeko aukera izan genuen antolatu ziren ekitaldietan.

2008ko apirilaren 26an, herriko plazan jende ugari elkartu ginen eta afari gogoangarria egin genuen. Aspaldiko lagunak agurtu, argazkiak atera eta kantuz eta abestiz amaitu genuen gaua.

Egun horretan, zuei, posta elektronikoaren helbidea eskatu genizuen, aurrerantzean izan ditzakegun harrenak bideratzeko tresna oso egokia delako. Egia da zerrenda dezentea osatu genuela ikasle ohien posta elektronikoarekin, hala ere jakin behar dugu/duzue gehiago direla falta direnak/ditugunak. Guretzat oso garrantzitsua litzateke ahalik eta helbide gehiena lortzea, beraz zuen inguruan, kuadrilan, edo lagunartean norbait ezagutzen baduzue, animatu ezazue ikastolako idazkaritzara edo postara: ikastola@jakintza.net helbidera bidaltzeko.

Badugu beste eskaera bat egiteko beharra ere. 40 urteko jardunean sortutako argazki ugari ditugu ikastolan, baina ziur gaude, zuek argazki “historikoak” izango dituzuela eta benetan gustatuko litzaiguke gaur egun ditugunak gainditzea eta bilduma osoagoa izatea. Hemen ere gauza bera, aurrez aipatutako posta helbidera bidali edo bestela ikastolako idazkaritzara ekarri, ziur egon gogo biziz eskertuko dugula.

Amaitzeko, Jakintzazu gure aldizkariaren azken hiru aleak bidaltzen dizkizugu. Uste dugu baliagarri izango zaizula gaur egun zertan ari garen jakiteko, gure erronka nagusiak ezagutzeko, gure proiektuen berri izateko.

Jakin badakigu zuetako askok ezagutzen duzuela baina gure web orriak: jakintza.net helbideak aukera ugari eskaintzen dizkizu Jakintza ikastolako bizitza ezagutzeko.

Besterik gabe, jakin ezazue ikastolako ateak zabalik dituzuela behar edo nahi duzuenerako.

Beharbada, hau ere interesatuko zaizu

Durangoko Azokara joan nahi?
Jakintzazu aldizkariaren ale berria
Nabigatzaile segurua erabil ezazu
Saharar herriarekin elkartasuna
Hurrengo helburua: Aratz
Grab This Widget

Erantzuna utzi